
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4402
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 653/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Juicio: pro. ordinario L2 653/10.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.
Prokuradorea: Tames.
Demandatua: Jose Luis Echarri Lete.
Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da 2013-06-19an, eta hau da epaitza:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Santiago Tames Alonso prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez jarritako demanda, Jose Luis Echarri Leteren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hamasei mila, bederatziehun eta hamabi euro eta hirurogei zentimo (16.912,60), eta hitzartutako interesak, kreditu-kontua itxi zenetik, hau da, 2009ko irailaren 29tik, zorra guztiz ordaindu arte sortutakoak.
Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1892 0000 04 0653 10 Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2013ko irailaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS