
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4401
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 86/13 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 86/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: R. RI. T.
Abokatua: Joaquin Hernandez Dominguez.
Prokuradorea: Rodriguez.
Demandatua: Hellen Cortez Paz.
Gaia: Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan epaia eman da, 2013-07-24an, eta hau da epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut R.R.T.-ren ordezkariak aurkeztutako demanda, Hellen Cortázar Paz andrearen aurkakoa, eta, ondorioz, bien alaba XXXXX-ri dagokionez, honako neurri hauek agintzen ditut:
– Amari izendatu zaio alaba adingabearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Amari bisita-erregimenik ez zaio ezarri, hargatik eragotzi gabe interesdunek horri buruz adosten dutena betetzea.
– Alabaren aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da, amak hileko aurreratuetan ordaindu beharrekoa, hileko diru-sarreren % 25ekoa. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan aitak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko da, eta, gutxienez, hileko 100 eurokoa izango da.
Eta adingabearen aparteko gastuen % 50 ere ordaindu beharko du.
Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko uztailaren hogeita lauan.
Hellen Cortez Paz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2013ko uztailaren 24a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS