Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4397

EBAZPENA, 2013ko irailaren 20koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Aulestiko udalerrian, Aulesti TBZ izeneko 30/13,2 kV-ko Transformazioko Azpiestazioaren administrazio-baimena ematen duena eta onura publikokoa dela aitortzen duena.

Erref.: 73 SUB. ASS/TLE.

Esp.: AT-D-2013-016.

GERTAKARIAK

Bat.– 2013ko apirilaren 30ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbo) administrazio-baimena emateko, proiektua onartzeko eta aipatutako azpiestazioa onura publikokoa dela aitortzeko eskatu zuen; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013-08-08ko EHAAn, 2013-06-13ko BAOn (akats zuzenketa, 2013-07-26koa), eta 2013-07-23ko El Correo egunkarian, hain justu ere enpresa horren ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin.

Hiru.– 2013ko uztailaren 19an, ofizio bat igorri zion Ispasterreko udalari, proposatutako jarduketari buruzko iragarkia udaletxeko iragarki-oholean erakutsi eta onura publikoaren deklarazioaren bidezkotasunari buruzko txostena eskatzeko, bai eta bere baldintza teknikoak ere, halakorik behar izanez gero.

Lau.– Jendaurreko erakusketa egiteko epean, ez da sartu gai horri buruzko alegaziorik.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean, honako hauetan aurreikusitako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea; Garraio, banaketa, komertzializazio, horniketa jarduerak eta energia elektrikoko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko desjabetzapenari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/1998 Dekretua; Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 12ko 3275/1998 Errege Dekretua.

Bi.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ri baimena ematea, Aulestiko udalerrian Aulesti TBZ izeneko 30/13,2 kV-ko Transformazioko Azpiestazioa instalatu eta haren exekuzioproiektua onar dezan. Hauxe da proiektuaren funtsa:

1.– Barrualdeko 30 kV-ko sistema elektrikoa, barra bakuneko konfigurazioduna, SF6 isolamenduarekin, lineako 2 gelaxkaz osatua, transformadore 1, zeinetatik elikatzen baita potentziako transformadore 1, kanpoan dagoen 10 MVA-koa, 30/13,2 kV erlaziokoa, lurrean ezarritako erresistentziarekin.

2.– Barrualdeko 13,2 kV-ko sistema elektrikoa, barra bakuneko konfigurazioduna, SF6 isolamenduarekin, lineako 4 gelaxkaz osatua, transformadore 1 eta zerbitzu laguntzaile 1, zeinetatik elikatzen baita zerbitzu laguntzaileen barrualdeko transformadore 1, potentziako 50 kVAkoa eta 13,2 kV/0,420-0,242 kV transformazio-erlaziokoa.

3.– 3 etxola aurrefabrikatu, aipatu 30 eta 13,2 kV sistemak barne hartzeko, baita kontrol- eta komunikazio-babesak ere.

Bigarrena.– Baimentzen den instalazioa onura publikoko deklaratzea, zeinak eraginpeko ondasunak lehenbailehen okupatu beharra baitakar.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 aipatutako Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Instalazioak abiarazteko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

3.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

4.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 20a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala