Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4394

AGINDUA, 2013ko irailaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Zuzendaritzako Administrazio Orokorraren Kudeaketaren arduradun kargutik (510404 kodea, dotazioa 1) María Rosario Urrea Gandiaga andrea kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Zuzendaritzako Administrazio Orokorraren Kudeaketaren arduradun kargutik (510404 kodea, dotazioa 1) María Rosario Urrea Gandiaga andrea kentzea; izan ere, Administrazioan beste lanpostu bat beteko du-eta.

Bigarrena.– Kargugabetze horrek 2013ko irailaren 19tik izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio delako agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 18a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala