Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4393

271/2013 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak–, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

7. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

Azaroaren 18ko 1679/2011 Errege Dekretuak Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du.

Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuaren 8.2. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege-dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 18ko 1679/2011 Errege Dekretuaren babesean.

Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honek Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE PROFILA

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

● Izena: Neurriko jantziak eta ikuskizunetakoak.

● Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

● Iraupena: 2.000 ordu.

● Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

● Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

● Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da, norberaren edo beste batzuen diseinuak abiapuntu izanik, neurriko jantziak egitea eta jostuntzaren, joskintzaren eta ikuskizunen esparruko prozesuak ezartzea, antolatzea eta egitea, bezeroen eskakizunei jarraituta, beharrezko kalitatea izango duten jantzi bideragarriak lortzeko.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

a) Bezeroen premiak identifikatzea, haiek emandako informaziotik eta produktua erabiliko den testuingurutik abiatuta.

b) Bezeroen eskakizun edo ezaugarriei eta modaren joerei jarraituz, jantzi bat neurrira egiteko diseinua egitea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria, edo halakoa aukeratzea.

c) Informazio-iturriak eraginkortasunez erabiltzea, modaren joerak aztertu eta neurriko jantziei eta ikuskizunetakoei aplikatzeko.

d) Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen arloko produktu, prozesu eta materialetan berrikuntzak egitea, eta, hala, diseinu berriak eta diseinu horiek erabiltzeko aukerak sortzea.

e) Produktu bat egiterakoan erabili behar diren materialak aukeratzea, eta, horretarako, produktua definitzen duen dokumentazio teknikoa eta bezeroari hartutako neurriak aztertzea.

f) Neurriko jantzien modeloak manikiaren gainean egitea, proposatu den disenuari jarraituz.

g) Patroiak egiterakoan, baliabideak ahalik eta probetxurik handienaz erabiltzea, proposatutako diseinuari eta bezeroaren neurriei egokituta.

h) Neurriko jantzien emate-epeak eta kalitatea ziurtatzea, laneko segurtasuna eta ingurumenekoa bermatuta.

i) Ebaketa eta mihiztadura egitean, kalitate eta segurtasuneko estandarrak betetzea, modelo eta patroietan ezarritakoari jarraituz.

j) Neurriko jantziak eta jantzi-jokoak egitea, bezeroaren beharretara egokituta.

k) Ikuskizunetako jantziak eta osagarriak egitea, proiektu artistikoaren jantzi-marrazkietara egokituta.

l) Joskintza klasikoko jantziak eta jantzi-jokoak egitea, bezeroaren beharretara egokituta.

m) Lehengaiak eta gai osagarriak eskuratzea eta prestatzea, jantziak neurrira egiteak dituen ebakitze-, joste-, mihiztatze- eta akabera-prozesuetarako.

n) Neurriko jantzigintzako proiektuen aurrekontuak egitea, merkatuko prezioak aplikatuz eta beharko diren baliabideak kalkulatuz.

ñ) Laneko egoera berrietara egokitzea, eta, horretarako, lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak egunean izatea, prestakuntza eta dauden baliabideak bizialdi osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

o) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

p) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

q) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

r) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, eta, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

s) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

t) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialez jokatuta.

u) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

– Osatutako lanbide-kualifikazioak:

a) Ehunezko eta larruzko jantziak neurrira egitea. TCP470_3. (1224/2010 Errege Dekretua, urriaren 1ekoa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

UC1513_3: Janzkeraren ziluetako, erabileretako eta ohituretako aldaketei buruzko informazioa bilatzea eta dokumentatzea.

UC1514_3: Jantziak neurrira egiteko baliabideak kudeatzea.

UC0913_3: Jantzien modeloak manikiaren gainean garatzea.

UC1515_3: Jantziak neurrira egiteko patroiak sortzea.

UC1516_3: Jantziak neurrira egiteak dituen ebaketa, joste-lan, proba eta akaberako prozesuak gainbegiratzea eta egitea.

UC1237_2: Jantziak neurrira egiteko zerbitzuetan bezeroari arreta eskaintzea.

– Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

a) Ehunezko eta larruzko jantzien patroiak egitea. TCP286_3. (1199/2007 Errege Dekretua, irailaren 14koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

UC0474_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak, produktuak eta prozesuak aztertzea.

UC0912_3: Ehungintzan eta larrugintzan diseinua aztertu eta interpretatzea, eta produktua zehazten laguntzea.

b) Ikuskizunetako jantziak egitea. TCP471_3. (1224/2010 Errege Dekretua, urriaren 1ekoa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

UC1518_3: Jantzien garapena planifikatzea, proiektu artistikoaren jantzi-marrazkiak abiapuntu izanik.

UC1519_3: Ikuskizunetako jantzien modeloak, patroiak eta ebaketa egitea.

UC1521_3: Ehunezko materialak eta ehunezkoak ez direnak transformatzea, ikuskizunetako jantzietan erabiltzeko.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Titulu hau lortzen duten pertsonek neurriko jantzigintzaren eta ikuskizunetakoaren sektorean egiten dute lan, enpresa txiki eta ertainetan, besteren kontura zein norberaren kontura, baita enpresa handietan ere, besteren kontura, eta enpresa horietan, nagusiki, elaborazio-funtzioak eta baliabideak diseinatzeko eta kudeatzeko funtzioak betetzen dituzte.

2.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

Jantzien modelogilea eta patroigilea.

Neurriko jantzien jostuna.

Ikuskizunetako jantzien jostuna.

Joskina.

III. KAPITULUA
HEZIKETA ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Erreklamazioen komunikaziorako eta kudeaketarako teknikak identifikatzea, bezeroaren beharrei erantzuteko datu garrantzitsuak hautatuta.

b) Jantzigintzako, ehungintzako eta larrugintzako produktuak aztertzea, materialen, osagaien eta produkzio-prozesuak identifikatuz, eta, ondoren, horiek diseinatzea eta neurrira egitea.

c) Jantzietan modaren joeren bilakaera aztertzea eta garai bakoitzeko testuinguru sozioekonomikoarekin eta teknologikoekin lotzea, informazio-iturriak eraginkortasunez erabiltzeko.

d) Neurriko jantzigintzarako modeloak eta patroiak egiteko prozesua identifikatzea, produktu berritzaileak egiteko beharrezkoak diren eskuzko teknikak eta informatika-tresnak aplikatuta.

e) Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako, produktuen materialak eta osagaiak aztertzea eta, horretarako, horien ezaugarriak kontuan hartzea, produktuak egiteko egokienak hautatzearren.

f) Neurriko jantziak manikiaren gainean garatzea eta, jantziak modelatzeko, jantzigintzako teknikak aplikatzea.

g) Jantziak neurrira egiteko zer material-premia dagoen zehaztea, eta, baliabideen aprobetxamendua bermatzeko, ebaketako teknikak aplikatzea.

h) Beharrezko eragiketen, baliabideen, kalitate-kontrolen eta segurtasun-baliabideen sekuentzia zehaztea eta, neurrira egindako jantzien emate-epeak eta kalitatea ziurtatzeko, lan-programazioaren teknikak aplikatzea.

i) Jantziak neurrira egiteko oinarrizko trebetasunak garatzea, eta, kalitate- eta segurtasun-estandarrak bermatzeko, ebaketa eta mihiztadurako teknikak aplikatzea.

j) Jantziak eta jantzi-jokoak neurrira egitea, eta, horretarako, jantziak neurrira egiteko teknikak aplikatzea eta jantziak neurrira egiteko proben ondoriozko doikuntzak egitea, bezeroaren beharretara egokituta.

k) Ikuskizunetako jantziak eta osagarriak egitea, eta, horretarako, jantziak neurrira egiteko teknikak aplikatzea eta ikuskizunetako jantziak eta osagarriak egiteko proben ondoriozko doikuntzak egitea, proiektu artistikoaren jantzi-marrazkietara egokituta.

l) Joskintza klasikoko jantziak eta jantzi-jokoak egitea, eta, horretarako, jantziak neurrira egiteko teknikak aplikatzea eta joskintza klasikoko jantziak eta jantzi-jokoak egiteko proben ondoriozko doikuntzak egitea, bezeroaren beharretara egokituta.

m) Materialen, produktuen eta informazioaren fluxuak kudeatzea, neurriko jantzigintzan logistikaren oinarrizko teknikak aplikatuta, betiere lehengaiak metatzeko eta amaitutako produktuak biltegiratzeko eta banatzeko.

n) Jantziak neurrira egiteak dituen kostuak kalkulatzea, halako proiektuen aurrekontuak egiteko merkatuko prezioak aplikatuta.

ñ) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

o) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

p) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

q) Lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

r) Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta; prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

s) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

u) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak hobetzeko.

v) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

a) Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak.

b) Neurriko jantzigintzan modelatzeko eta patroiak egiteko teknikak.

c) Jantziak neurrira egiteko baliabideak kudeatzea.

d) Ikuskizunetako jantziak.

e) Joskintza klasikoa.

f) Moda eta janzteko joerak.

g) Neurriko jantziak diseinatzea.

h) Neurriko jantziak egitea.

i) Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen proiektua.

j) Ingeles teknikoa.

k) Laneko prestakuntza eta orientabidea.

l) Enpresa eta ekimen sortzailea.

m) Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

2.– Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. paragrafoan adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

3.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.

Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Arteen modalitatea eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea ikasi dutenek.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.

1.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

2.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baliozkotze-araubidea ezarriko du Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotutako graduko unibertsitate-titulua dutenen artean. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira prestakuntza-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

2.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da–.

5.– Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

6.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko– VI. eranskinean jasotzen dira.

11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.-.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du lanbide-ardurak betetzeko, hau da, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Ardura horiek jasota daude Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

UZTAILAREN 2KO 271/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA
(Ikus .PDF)
UZTAILAREN 2KO 271/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak

Kodea: 0276

Kurtsoa: 1

Iraupena: 165 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 9

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.- Jantzigintza industrialeko produktuetan erabiltzen diren materialak identifikatzen ditu, eta proba eta saiakuntza egokien bidez haien propietateak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ehungintzako materien eta produktuen ezaugarriak eta propietateak deskribatu ditu.

b) Ehungintzako materiak motaren arabera sailkatu ditu.

c) Materien eta produktuen propietateak baldintzatzen dituzten parametroak neurtu ditu, tresna eta prozedura egokiak erabilita.

d) Ehungintzako materiak eta produktuak identifikatzeko ezarritako prozedurak deskribatu ditu.

e) Fabrikatu nahi den produktuaren arabera materiak hautatzeko jarraitu beharreko irizpideak identifikatu ditu.

f) Ehungintzako materien akats ohikoenak deskribatu ditu.

g) Ehungintzako materien sinbologiari buruzko araudia ezagutu du.

h) Ehungintzako materien erabilerak eta aplikazioak deskribatu ditu.

i) Ehungintzako produktuak eta materialak fabrikatzeko erabiltzen diren produkzio-prozesuak identifikatu ditu.

2.– Ehungintzako materien eta produktuen laginak ezagutzen ditu, eta ezarritako saiakuntza- eta kontrol-prozedurak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ehungintzako materien eta produktuen mota saiakuntza fisikoen eta kimikoen bidez identifikatu du.

b) Ehungintzako materien eta produktuen egitura- eta portaera-ezaugarriak aztertu ditu.

c) Lagin batean ehungintzako materien eta produktuen propietateak zehaztu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.

d) Onarpen- eta perdoi-marjinetan lortutako emaitzak balioetsi ditu.

e) Ezarritako prozeduretan zehaztuta dauden identifikatu eta neurtzeko baliabideak, tresnak eta materialak erabili ditu.

f) Parametroak segurtasunez, zehaztasunez eta metodikoki manipulatu eta neurtu ditu.

3.– Jantzigintzako produktuetan larruak identifikatzen ditu, eta kalitateak, motak eta jasotako tratamenduak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Larruak zurratzeko prozesua deskribatu du, eta sarrera eta irteerako produktuak adierazi ditu.

b) Larruen propietateak eta ezaugarriak prozedura egokien bidez aztertu ditu.

c) Larruen propietateak fabrikazio-prozesuekin edo haiek sorrarazi dituzten tratamenduekin lotu ditu.

d) Larru motak bereizi ditu eta horiek fabrikatu nahi diren gaien ezaugarriekin duten lotura adierazi du.

e) Larrurako ereduzko kalitate-prozesu bat deskribatu du.

f) Larruen kontrolari buruzko «ikuskapen-jarraibideak» prestatu eta aztertu ditu.

g) Motaren eta transformazio-prozesuaren ondorioz larruek dituzten akats ohikoenak adierazi ditu.

h) Azken produktuaren ezaugarrietan eragina duten akats eta anomalia ohikoenen ondorioak balioetsi ditu.

i) Elementu osagarria bere eginkizunarekin lotu du.

j) Elementu osagarriak modelora egokitzen direla ikusi du.

4.– Materien eta produktuen tratamenduak, aprestuak eta akaberak hautatzen ditu, eta aldatzen diren propietateak edo ezaugarriak eta lortzen diren kalitateak ezagutzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aprestuen eta akaberen prozedurak zehaztu ditu, eta erabilitako materiak, eta horiek ehungintzako materiei eta produktuei ematen dizkieten ezaugarriak adierazten ditu.

b) Lortu nahi diren ezaugarriei dagokienez, ehungintzako materiek izan behar dituzten aprestuak eta akaberak hautatzeko aplikatu behar diren irizpideak zehaztu ditu.

c) Ehungintzako materietan eta produktuetan, aplikatu zaizkien tratamenduak eta haiek lortzeko ezaugarriak ondorioztatu ditu.

d) Ehungintzako produktu baten akabera-prozesuek ematen dituzten propietateak eta prestazioak zerrendatu ditu.

e) Laginen gainean prozesuaren aurrekoa eta ondorengoa bereizi ditu.

5.– Ehun teknikoak eta berariazko beste materia batzuk identifikatu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ehun teknikoak erabiltzen direneko arlo nagusiak identifikatu ditu; besteak beste: automozioa, geozuntzak, nekazaritza, eraikuntza eta babes pertsonala.

b) Horien erabilerak eta aplikazioak ezagutu ditu.

c) Jantzigintzaren sektorean ehun teknikoek duten garrantzia balioetsi du.

d) Jantzi adimendun deitutakoen funtzioak zehaztu ditu.

e) Ehungintzako eta larrugintzako produktuetan dauden joera berriak identifikatu ditu.

6.– Ehungintzako eta larrugintzako materiak kontserbatu eta biltegiratzeko baldintzak zehazten ditu, eta horiek osagaien eta produktuen ezaugarriengan duten eragina aztertzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ehungintzako materien eta produktuen, eta larruen mota kontserbatu eta biltegiratzeko ingurune-baldintzekin lotu ditu.

b) Materien, produktuen eta larruen motak horien bilgarrian edo merkataritza-aurkezpenean identifikatu ditu.

c) Ehungintzako materiak eta produktuak mantentzeko, biltegiak bete behar dituen kontserbazio-baldintzak (tenperatura, argia, hezetasuna, aireztapena) ondorioztatu ditu.

d) Ehungintzako materia eta produktuetarako bilgarrien eta merkataritza-aurkezpenen motak adierazi ditu haiek garraiatu eta biltegiratzeko.

e) Ehungintzako materien eta produktuen kontserbazio-sinbologia eta erabilera-argibideak erabili ditu.

f) Etiketatze-sinbologia normalizatutik abiatuta, materia mota, ehungintzako produktuak eta larruak identifikatu ditu.

g) Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak biltegiratzeko erabiltzen diren baliabideen, eta garraio- eta manipulazio-sistemen ezaugarri funtzionalak eta segurtasun-baldintza operatiboak deskribatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Materialak identifikatzea.

Ehungintzako materien eta produktuen akatsak identifikatzea.

Ehungintzako materiak eta produktuak saiakuntza fisikoen eta kimikoen bidez identifikatu eta balioestea.

Ehungintzako materien eta produktuen aplikazioak ezagutzea.

Ehungintzako materien sailkapena, eta ezaugarri eta propietate fisikoak eta kimikoak. Araudia eta sinbologia.

Ehungintzako materiak lortzeko prozesuen eskema.

Ehungintzako materien (zuntzak, hariak, ehunak, ehundu gabeko oihalak, estaldurak) oinarrizko egiturak eta ezaugarriak.

Ehungintzako materien eta produktuen aplikazioak.

Materialen aplikazio berriak bilatzeko ekimena.

Aplikazio eta egoera berrien aurrean material jakin baten erreakzioak, portaerak eta osaera ezagutzeko jakin-mina izatea.

Erabilitako materialen ezaugarriak ezagututa eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.

Ehungintzako materien sailkapenak ezartzeko, fabrikazio-prozesuak ondorioztatzeko eta haien erabilgarritasuna hautatzeko autonomia.

Zehaztasunez erabiltzea fitxa teknikoak eta aplikatzea arauak eta sinbologia.

2.– Materien eta produktuen laginak aztertzea.

Azterketa kualitatiboen eta kuantitatiboen bidez ehungintzako materien eta produktuen parametroak neurtzea.

Neurgailuak erabiltzea.

Saiakuntzak egitea.

Hautatzeko, instalatzeko, doitzeko, kalibratzeko eta irakurtzeko irizpideak.

Laginketa-teknikak.

Ehungintzako materiak eta produktuak aztertzeko aplikatzen diren arauak.

Materiak identifikatzeko saiakuntzak: zuntzak, hariak, ehunak, estaldurak eta larrua.

Propietateak egiaztatzeko saiakuntzak: erresistentzia, dimentsio-egonkortasuna, elastikotasuna.

Parametroak egiaztatzeko saiakuntzak: izena, lodiera, luzera, bihurdura, kolorea, sendotasuna, ukia eta erorkera, besteak beste.

Neurtzeko eta saiakuntzak egiteko tresneria: kalibratzea eta mantentzea.

Saiakuntzei buruzko araudia.

Laginak ateratzeko, probetak egiteko eta saiakuntzak egiteko prozedura.

Emaitzak aztertu, ebaluatu eta tratatzeko prozedurak.

Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzioa.

Ordena- eta garbitasun-prozedurak.

Zehaztasuna, ordena eta metodoa azterketa- eta saiakuntza-prozedurak egitean, eta materialak sailkatzean.

Zuhurtasuna eta doitasuna parametroak neurtzean, eta aparatuak eta tresneria erabiltzean.

Norberaren eta tresneriaren segurtasunerako arauak eta gomendioak zorrotz betetzea.

Proba, azterketa edo saiakuntza bat egitean egokiena den metodoa edo prozedura zehaztearren erabakiak hartzeko autonomia.

Material jakin baten saiakuntzetan, azterketetan edo probetan lortutako emaitzei buruzko iritzia emateko zehaztasuna.

3.– Larru motak identifikatzea.

Larru zurratuen ezaugarri nagusiak identifikatzea: poroak, gainazalaren ukia, lodiera, gainazala.

Larruen aplikazioak ezagutzea.

Ikuskapen-prozesuak gauzatzea. Akatsak eta ondorioak.

Zehaztapenen eta perdoien aplikazioa.

Larruen mota eta ezaugarriak: egitura eta zatiak.

Zurraketa-prozesuaren aurreko tratamenduak: kontserbazioa eta erribera. Tratamenduan eragina duten ezaugarriak eta parametroak.

Zurraketa-prozesua: begetala, kromoa, substantzia sintetikoak.

Tindaketa eta koipeztatzea: tindaketa-metodoak, parametroak, koipeztatzea, lehortzea eta akaberak (motak, ezaugarriak eta parametroak).

Larru zurratuen ezaugarri nagusiak: poroak, gainazalaren ukia, lodiera, gainazala.

Larruen aplikazioak.

Larruen neurketak egitea.

Larruei buruzko kalitate-arauak.

Zehaztapenak eta perdoiak.

Aplikazio eta egoera berrien aurrean larru mota jakin baten erreakzioak, portaerak eta ezaugarriak ezagutzeko jakin-mina.

Larruek izaten dituzten akatsak ezagutu eta balioestea.

Erabilitako larruen ezaugarriak ezagututa eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.

Norberaren erabakiak hartzeko ekimena, metodo edo prozedura egokiena zehazteko.

4.– Tratamenduak, aprestuak eta akaberak hautatzea, eta materiak eta produktuak biltegiratzeko baldintzak.

Akaberak identifikatzeko metodoak erabiltzea.

Ehungintzako materiei eta produktuei emandako ezaugarriak eta propietateak ezagutzea.

Akats ohikoenak egiaztatzea.

Ehungintzako materiak hobetzea: funtzioa eta ezaugarriak.

Tratamenduen sailkapena: mekanikoak, kimikoak eta termikoak.

Akaberak identifikatzeko metodoak.

Ehungintzako materiei eta produktuei emandako ezaugarriak eta propietateak.

Akats ohikoenak.

Aplikazio eta egoera berrien aurrean material jakin baten erreakzioak, portaerak eta ezaugarriak ezagutzeko jakin-mina.

Ehungintzako materiei emandako ezaugarriak ezagututa eta balioetsita, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.

Norberaren erabakiak hartzeko ekimena, metodo edo prozedura egokiena zehazteko.

5.– Ehun teknikoak identifikatzea.

Jantzigintzako eta oinetakogintzako produktu adimendunak ezagutzea.

Ehun teknikoen materialen ezaugarriak.

Aplikazio-sektoreak.

Akaberen berrikuntza.

Jantzigintzako eta oinetakogintza produktu adimendunak.

Informatuta egotearen beharra balioestea.

6.– Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak kontserbatu eta biltegiratzeko baldintzak zehaztea.

Manipulazio-irizpideak aplikatzea: sinbologia.

Materien, produktuen eta larruen merkataritza-aurkezpena egitea.

Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak etiketatzeari buruzko araudia aplikatzea.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

Materien, produktuen eta larruaren kontserbazioa eta bizitza baliagarria.

Bizitza baliagarria laburtzen edo asaldatzen duten agenteak.

Iraunkortasun- eta kontserbazio-baldintza egokiak.

Manipulazio-irizpideak: sinbologia.

Biltegiratzeko irizpideak.

Materien, produktuen eta larruen merkataritza-aurkezpena.

Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak etiketatzeari buruzko araudia.

Manipulazio- eta biltegiratze-tekniken aurrean materiek dituzten portaera eta erreakzioak ezagutzeko jakin-mina.

Manipulazio- eta biltegiratze-baldintzen ezagutzatik eta egokitzapenetik abiatuta, eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.

Ordena- eta zehaztasun-irizpideei jarraituz, zereginak erabateko autonomiaz eta erantzukizunaz egiteko ekimena izatea.

Zehaztasuna fitxa teknikoak erabiltzean, eta arauak eta sinbologia aplikatzean.

2. lanbide-modulua: Neurriko jantzigintzan modelatzeko eta patroiak egiteko teknikak

Kodea: 0585

Kurtsoa: 1

Iraupena: 297 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 17

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Neurri-taulak patroi eta tailu moten arabera egiten ditu eta, horretarako, jantzi mota bakoitza ezaugarritzen duten puntu anatomikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantzi bakoitzean tailua definitzen duten neurriak identifikatu ditu.

b) Patroigintzan esku hartzen duten puntu anatomikoak identifikatu ditu.

c) Talde bakoitzaren (umetxoen, haurren, nerabeen, gazteen eta helduen) ezaugarri fisiko nagusiak zehaztu ditu.

d) Hustuketak eta lasaierak materialaren eta jantzi motaren arabera kalkulatu ditu.

e) Tailu-taulak gorputz-konfigurazioen edo tailu normalizatuen arabera prestatu ditu.

2.– Oinarri-patroiak lantzen ditu, neurriak zuzenean hartu ostean edo tailu normalizatuak egokitu ondoren, betiere marrazketako eskuko erremintak edo tresna informatikoak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Neurriak, teknikak, materialak eta akaberak identifikatu ditu.

b) Patroigintzako neurri-tailua trazatu beharreko patroiarekin lotu du.

c) Lasaierak eta hustuketak materialaren eta jantzi motaren arabera aurreikusi ditu.

d) Oinarri-patroien lineak marraztu edo aldatu ditu, trazadura-arauei jarraituta.

e) Oinarri-patroiak eta ezarritako neurriak bat datozela egiaztatu du, doikuntza-puntuen egoera egiaztatuta.

f) Piezak lotzeko prozesuan beharrezkoak diren seinaleak markatu ditu.

g) Patroiak markatutako profilei eta seinaleei jarraituz ebaki ditu.

h) Patroiei buruzko zehaztapenak dokumentazio teknikoan jaso ditu.

3.– Modelatzeko behin betiko patroiak lortzen ditu, eta, horretarako, patroiak transformatzeko eta eskuz mihiztatzeko teknikak aplikatzen ditu eta diseinuaren zehaztapen teknikoak eta artistikoak egiaztatzen ditu, manikiaren edo euskarri birtualaren gainean.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Modeloak eskatzen duen transformazio mota identifikatu du.

b) Oinarri-patroia eta transformaziorako teknika egokiena hautatu ditu.

c) Patroi transformatua, egiaztatua eta behar bezala identifikatua lortu du.

d) Piezak lotzeko prozesuan beharrezkoak diren seinaleak markatu ditu.

e) Modeloaren behin betiko ehunaren antzeko ezaugarriak eta portaera dituen ehun batean ebaki eta mihiztatu du toilea.

f) Manikira egokitutako eta probatutako toilean egindako zuzenketak definitu ditu, modeloaren ezaugarrien arabera.

g) Probaren zuzenketak patroira eraman ditu.

h) Zuzendutako, egiaztatutako eta identifikatutako patroi guztiak lortu eta artxibatu ditu.

4.– Modeloak egiteko behin betiko patroiak lortzen ditu, eta, horretarako, manikien edo euskarri birtualen gainean aplikatzen ditu modelatzeko teknikak eta toilea erreferentziazko linea anatomikoetara egokitzen du, diseinuaren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Pertsonaren neurriak eta konfigurazioa identifikatu ditu.

b) Euskarria edo manikia (estatikoa edo dinamikoa) hautatu du.

c) Aplikatuko diren modelatze-teknikak eta -prozedurak zuzen hautatu ditu.

d) Manikiaren gainean toilea modelatzeko beharrezko formak eta bolumenak lortu ditu.

e) Erreferentziazko puntuak eta osagarrien kokalekua seinaleztatu ditu toilean.

f) Manikia ordenan biluztu du, seinaleztatutako erreferentziak aldatu gabe.

g) Patroi lauak desmuntatutako piezen bitartez erreproduzitu ditu.

h) Patroi egiaztatuak eta identifikatuak lortu ditu.

5.– Bildumak aurkezteko jantzien katalogoak tresna informatikoen bidez edo eskuko tresnen bidez lantzen ditu, modeloen artxiboak landutako aldagaiekin kudeatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bildumaren ezaugarri bereizgarriak identifikatu ditu.

b) Modelo berriak lortzeko patroiak hautatu ditu.

c) Modelo berriak lortzeko, patroiari beharrezko aldaketak aplikatu dizkio.

d) Bildumaren patroiak lortu ditu.

e) Modelo berriei buruzko informazioa dokumentatu eta artxibatu du.

B) Edukiak.

1.– Neurrien taula egitea.

Giza gorputzaren neurriak hartzea: erreferentzia-puntu anatomikoak (estatikoak eta dinamikoak) identifikatzea. Erabiltzen diren neurri nagusiak.

Tailua identifikatzea, jantziaren arabera.

Tailuaren nomenklatura eta irudikapena ezagutzea.

Nomenklatura anatomikoa.

Zinta metrikoa eta antropometroa.

Luzerako eta perimetroko neurketak. Neurketa ondorioztatuak eta etengabeak.

Tailu multzoen definizioa. Neurrien taulak biztanleria-segmentuaren arabera. Proportzioak.

Tailuen sistema normalizatuak. UNE, ISO arauak.

Tailu normalizatuak. Jantzi baten tailua.

Zorroztasuna neurketetan.

Zorroztasuna taulak maneiatzean.

2.– Oinarri-patroiak egitea.

Patroien fitxa teknikoak egitea.

Oinarri-patroia lortzeko prozesuak.

Modeloak eta diseinuak interpretatzea.

Tresneria, lanabesak eta erremintak ezagutu eta erabiltzea. Materialak. Marraztu, neurtu, trazatu, ebaki eta seinaleztatzeko tresnak.

Trazadurak egitea.

Patroiak identifikatzea (seinaleak, sinboloak, lotura- eta kokapen-markak eta osagai-izena, besteak beste).

Neurriak egiaztatzea eta bat etortzea.

Hainbat materialetako patroiak eskuz ebakitzea.

Patroiak zuzentzea.

Hainbat materialetako patroiak sistema informatiko bidez marraztea eta ebakitzea.

Patroiak. Motak. Terminologia. Patroi nagusiak eta bigarren mailakoak.

Patroi bat egitean eragina duten faktoreak:

– Modeloaren diseinua.

– Exijentzia estetikoak, funtzionalak eta erosotasunekoak.

– Materialen ezaugarriak.

– Integrazioko beste kanpo-faktore batzuk.

Patroien irudikapen grafikorako teknikak. Eskuzkoak eta informatizatuak.

Trazadura-arauak.

Zorroztasunez aplikatzea prozedurak.

Zorroztasunez egitea oinarri-patroiak.

Trazadura-arauak betetzea.

Arretaz kontserbatzea eta erabiltzea tresneria eta erremintak.

3.– Behin betiko patroiak lortzea, patroien transformazio bidez, eta eskuz mihiztatzea:

Formak eta bolumenak transformazioen arabera lortzea.

Transformatu beharreko artikuluaren edo modeloaren oinarri-patroia hautatzea.

Doikuntzak, lasaierak eta plomatzeak aplikatzea.

Ehunak prestatzea.

Modeloaren patroiak ezagutzea.

Optimizazioa eta errendimendua zaintzea materialen ebaketan.

Osagaiak markatzea eta ebakitzea.

Teknikak aplikatzea. Ebaketarako eragiketak, tresneria, lanabesak eta materialak sekuentziatzea.

Prototipoak egitea.

Toileak lantzean akatsak ezagutzea.

Modeloaren doikuntza egiaztatzea. Modeloak doitzea: patroiak, materialak, neurketak, analisi estetiko-anatomikoa, funtzionala, erabilerarekiko eta erosotasunarekiko egokitzapena.

Proban desbideratzeak eta akatsak identifikatzea. Doikuntzak eta egokitzapenak zehaztea. Neurri zuzentzaileak ezartzea.

Anomaliak erregistratzea. Datuak biltzea. Zuzentzea, egiaztatzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.

Prototipoa baliozkotzea (modeloaren patroia).

Formak eta bolumenak lortzeko prozesuak.

Elementu geometrikoak: gainazaleko lerroak, bolumenak, angeluak, simetriak, eraispenak, biraketak, translazioak.

Leunketak. Pleguak. Tolesak. Formak.

Gurutzaketak. Lepoak. Eskoteak. Hozkak: simetrikoak, asimetrikoak, sinpleak, bikoitzak.

Plomatzeak. Sastadak eta zuloak.

Transformatu beharreko kokapen-sistema (biratzeak).

Lortu beharreko osagai kopurua.

Patroiak manipulatzeko teknikak.

Formak edo bolumenak lortzeko teknikak.

Asimetriak.

Ehunak hautatzeko irizpideak.

Modeloaren analisi teknikoa.

Patroiak zuzentzeko teknikak.

Patroia egiaztatzeko eta fintzeko teknikak.

Bideragarritasun teknikoa. Egingarritasuna.

Zorroztasunez aplikatzea prozedurak.

Doitasunez eta autonomiaz gauzatzea prozesua.

Erroreak bilatzeko eta zuzentzeko interesa izatea.

4.– Behin betiko patroiak modelatze bidez lortzea.

Piezak txertatzea eta doitzea.

Drapeatzeak, zimurrak, pleguak, tolesak, alozak, izurrak eta konformatuak.

Doikuntzak, lasaierak eta plomatzeak aplikatzea. Erreferentziazko puntuak seinaleztatzea.

Apaindurak eta osagarriak jartzea.

Patroiaren modelorako doikuntza egiaztatzea.

Toilea baliozkotzea eta zatikatzea.

Toilea paperean, kartoian edo euskarri informatikoan erreproduzitzea.

Simulatzea. Berariazko informatika-programak.

Euskarriak eta manikiak.

Modelatzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

Behin betiko ehunaren antzeko ezaugarriak dituzten ehunak hautatzeko eta prestatzeko irizpideak.

Azterketa estetiko-anatomikoa. Azterketa funtzionala: erabilerarako eta erosotasunerako egokitzapena.

Zorroztasuna doikuntzan.

Doitasuna eta autonomia prozesuan.

Behatu eta aztertzeko jarrera.

5.– Jantzi-katalogoak egitea.

Irudi lauetan jantzien bolumena irudikatzea eta zatikatzea.

Materialak diseinuaren arabera hautatzea.

Oinarri-patroiak hautatzea.

Bildumak prestatzea.

Bildumari buruzko dokumentazio teknikoa prestatzea.

Oinarri-patroien eta modeloen artxiboa egitea.

Bildumak aztertzea eta ezaugarritzea.

Bilduman parte hartzen duten faktore teknikoak: bideragarritasuna eta produkzioa.

Modaren ezaugarri estetikoak eta joerak finkatzea. Gizarte- eta erabilera-funtzioa. Informatika-programak.

Patroiak gauzatzean eragina duten faktoreak. Azterketa: anatomia, ehun-materialak, ehunekoak ez direnak, diseinua eta funtzionaltasuna.

Jantziaren osagaien ezaugarriak.

Aldaerak egiteko patroiak transformatzeko teknikak.

Artxiboak eta katalogoak egiteko irizpideak.

Ekimena erreferentzien bilaketan.

Informatuta eta eguneratuta egotearen beharra balioestea.

Zorroztasunez eta ordenaz artxibatzea patroiak eta modeloak.

3. lanbide-modulua: Jantziak neurrira egiteko baliabideak kudeatzea

Kodea: 0586

Kurtsoa: 2

Iraupena: 80 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 6

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Neurriko jantziak edo ikuskizunetakoak egiteko materialen eta tresnerien beharrak zehazten ditu, eta, horretarako, horien motak identifikatzen ditu eta materialen kopuruak eta beharrezko tresnen ezaugarriak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialen tipologia, erabilerak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Diseinuaren zehaztapen teknikoen arabera eta bezeroen hautespenaren arabera beharrezkoak diren materialak zehaztu ditu.

c) Proiektua gauzatzeko kopuru egokiak zehaztu ditu.

d) Proiektua egiteko esku hartzen duten makineria eta instalazioak identifikatu ditu.

e) Proiektua egiteko lanabesen, erreminten eta tresneria osagarrien kopuru egokiak zehaztu ditu.

2.– Neurriko jantzigintzako proiektuak garatzeko baliabide materialen eta informazioaren hornikuntza eta biltegiratzea definitzen du, logistikako oinarrizko teknikak aplikatuta, erreminta konbentzionalen eta informatikoen bidez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hornikuntza-bideak identifikatu ditu.

b) Biltegia banatzeko zentzuzko proposamena egin du.

c) Ehungintzako, larrugintzako eta oinetakogintzako biltegiratze-teknikak aplikatu ditu.

d) Biltegiaren barne-kudeaketako dokumentuak bete ditu.

e) Biltegiaren inbentarioa egin du.

f) Jantzien azken banaketaren bideak identifikatu ditu.

g) Bezeroei eta hornitzaileei buruzko fitxategia eguneratu eta antolatu du.

3.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen proiektuak egiteko beharrezko ekintzak programatzen ditu, kalitatea kudeatzeko ekintzak barne, eta proiektu horien garapenean esku hartu behar duten materialak, tresneria eta profesionalak identifikatzen eta kuantifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Neurriko jantziak eta ikuskizunetakoak egiteko proiektuaren garapenean esku hartzen duten prozesuak eta prozedurak deskribatu ditu.

b) Erabili beharreko materialetatik zer kantitate behar den zehaztu du.

c) Osagarri eta eranskinetatik zer kantitate behar den zehaztu du.

d) Jantzigintzarako behar diren tresneria eta lanabesak identifikatu ditu.

e) Kalitateko eta etengabeko hobekuntzako ekintzak identifikatu ditu.

f) Proiektua egiteko denborak kalkulatu ditu.

g) Proiektua ezarritako epean garatzeko behar diren profesionalak identifikatu ditu.

h) Prestatutako produktuak eta gaiak formalizatu eta entregatzearekin lotutako dokumentazioa bete du.

4.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen proiektuetako aurrekontuak egiten ditu, merkatuko prezioak aplikatuta eta giza baliabideak, baliabide materialak eta epeak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialen eta osagarrien merkatuko prezioak lortu ditu.

b) Jantziak neurrira egiten dituen lantegi bateko kostuak kalkulatu ditu, zuzenekoak eta zeharkakoak.

c) Jantzi bakoitzaren kostu-dokumentua landu du.

d) Proiektuaren kanpo-finantzaketaren kostuak aurreikusi ditu.

e) Behin betiko aurrekontua osatzen duten kontu-sailak zehaztu ditu.

f) Aurrekontuak egiteko eskuko tresnak eta tresna informatikoak erabili ditu.

g) Aurrekonturako negoziazioak aplikatzeko moduak antzeman ditu.

h) Merkatu-azterketa egin ondoren, lortutako prezioak alderatu ditu.

5.– Neurriko jantzien edo ikuskizunetakoen proiektua definitzen du, bezeroari aholkuak eta arreta eskaintzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikazio-teknikak aztertu ditu.

b) Zehaztutako ekintza-planaren arabera, bezeroen arreta osatzen duten faseak deskribatu ditu.

c) Bezeroen tipologia, motibazioak eta beharrak identifikatu ditu.

d) Aholkulariek produktuaren ezaugarriak jakitearen garrantzia deskribatu du.

e) Aholkularitzan jarraitu beharreko jardunbideak zehaztu ditu, enpresak finkatutako ekintza-planaren arabera.

f) Erosteko prozesua errazten duten elementu gisa balioetsi ditu informazioa, aholkularitza, giro abegitsua, gizalegea, komunikazioa eta saltzaile aholkulariaren gizarte-trebetasunak.

g) Neurriko jantzien edo ikuskizunetakoen proiektuaren ezaugarriak erregistratu ditu, bezeroarekin adostuta bezala.

h) Leialtze-plana aplikatzeko bezeroen fitxategia eguneratuta izatearen garrantzia zehaztu du.

6.– Bezero izan daitezkeenen erreklamazio, kexa edo iradokizunei erantzuten die, jarduteko irizpideak eta prozedurak ezagutu eta aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erreklamazio eta kexen aurrean azaldu beharreko jarrera, portaera eta interesa tipifikatu ditu, eta bezeroei informazioa ematean estilo asertiboa erabili du.

b) Gatazkak eta erreklamazioak bideratzeko erabiltzen diren teknikak garatu ditu.

c) Indarrean dagoen legeriak nabarmentzen dituen erreklamazioen alderdiak aintzat hartu ditu.

d) Erreklamazioak aurkezteko prozedura deskribatu du.

e) Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskain dakizkiekeen prozedurarako hautabideak identifikatu ditu.

f) Erreklamazioari buruzko informazioa aurrez ezarritako hierarkia-ordenaren arabera helarazi du.

g) Informazioa antolatzen duten eskuko informazio-sistemek eta informazio-sistema informatikoek zerbitzuaren kalitate-kontrolerako duten garrantzia baloratu du.

h) Bezeroen salmenta ondoko jarraipenaren, gertakizunen, eskaeren eta erreklamazioen inguruan erregistratu beharreko informazioa ezarri du, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

B) Edukiak:

1.– Jantzia egiteko materialen eta tresneriaren beharrak zehaztea.

Materialak hautatzea. Jantzi motak: arrazoiak, kolorea eta etiketak.

Materialen, oihalen, osagarrien eta apainduren laginak lantzea.

Ehunak ehunduraren, eroriaren eta bolumenen arabera sailkatzea.

Materialak biltegian antolatzea.

Baliabideak optimizatzea.

Ehunak: ezaugarriak, propietateak eta portaera.

Larruak: ezaugarriak, propietateak eta portaera.

Hariak eta apaindurak: josteko harien ezaugarriak eta osagarriak.

Giza beharrak eta tresneriaren beharrak.

Zorroztasunez aplikatzea arauak eta sinbologiak.

Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena izatea.

Aplikazio eta egoera berrien aurrean material jakin baten erreakzioak, portaerak eta osaera ezagutzeko jakin-mina izatea.

2.– Baliabide materialen hornikuntza eta biltegiratzea definitzea.

Materialak identifikatu eta kontrolatzea. Harrera-fitxak.

Materialak katalogatzea, kokatzea eta jartzea. Kontserbazioa.

Inbentarioak kontrolatzea. Erregistro-liburua: materialen sarrera eta irteera.

Kostu logistikoak eta stockak kudeatzea.

Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak lantzea. Egitura eta eguneratzea.

Biltegiratze-zona. Ezaugarriak.

Garraioak eta joan-etorriak. Barnekoak eta kanpokoak.

Inbentarioen kontrola. Erregistro-liburua: materialen sarrera eta irteera.

Kostu logistikoak. Stockak.

Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak. Egitura eta eguneratzea.

Zuhurtasunez biltzea datuak.

Ordena- eta zehaztasun-irizpideei jarraituz, zereginak erabateko autonomiaz eta erantzukizunaz egiteko ekimena izatea.

Hobekuntzak bilatzeko interesa izatea.

Biltegi-kudeaketa zuzenaren bidez informazio zehatza eta egiazkoa lortzearen garrantzia balioestea.

3.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen proiektuak egiteko beharrezko ekintzak programatzea.

Baliabideez hornitzea. Lana antolatzea. Baliabideak optimizatzea.

Beharrezko teknikak eta profesionalak kalkulatzea.

Materialak kalkulatzea. Laginak prestatzea.

Makinak kalkulatzea, egin beharreko eragiketa kopuruaren eta motaren arabera.

Beharrezko profesionalak kalkulatzea.

Eragiketa bakoitzerako eta prozesu osorako aurreikusitako denbora kalkulatzea.

Dokumentuak lantzea eta interpretatzea.

Proiektuen artxiboak egitea.

Behar teknikoak eta giza beharrak.

Materialak eskuratzeko datak.

Aplikatzeko moduak. Proben datak eta emateko epea.

Kalitatearen kudeaketa.

Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia zaintzea jarduerak gauzatzean.

Kalitatearen kudeaketarekiko eta hobekuntza-jardunekiko konpromisoa hartzea.

Lana prestatu eta egitean denbora zentzuz aprobetxatzea.

4.– Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen aurrekontuak egitea.

Erabilitako materialen prezioak kostuetan aplikatzea.

Aurrekontuak egiteko oinarrizko dokumentazioa prestatzea.

Ehunezko jantzien eta gaien kostu-dokumentuak egitea. Lehengaien eta gai osagarrien kostuak, produkzio-kostuak eta egitura-kostuak kalkulatzea.

Aurrekontuan eragina duten zuzeneko eta zeharkako gastu materialak ondorioztatzea.

Salmenta-prezioa zehaztea.

Aurrekontuak egitea. Aurrekontua negoziatzea.

Programa informatikoak aplikatzea.

Jantzi baten kostuan esku hartzen duten kontzeptuak: produkzioaren zuzeneko eta zeharkako kostuak. Zuzeneko eta zeharkako gastuen deskribapena.

Prezioen tarifak.

Aurrekontuak egitearekin lotutako oinarrizko dokumentazioa.

Proiektuaren oinarrizko informazioa eta bideragarritasuna.

Ordena, metodoa eta doitasuna zaintzea jarduerak gauzatzean.

Informazio teknikoa kritikoki erabiltzea.

Zorroztasuna eta doitasuna zaintzea kalkuluak egitean.

5.– Neurriko jantzien edo ikuskizunetakoen proiektua definitzea.

Proiektua formalizatzea.

Enpresako ekintza-plana lantzea.

Aurrekontuak egitea.

Agindua formalizatzea.

Proiektuaren onarpena egiaztatzea.

Eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea egiaztatzea.

Zerbitzuak egiteari lotutako oinarrizko dokumentazioa lantzea.

Bezeroak ematen dituen materialak identifikatzea eta kontrolatzea.

Bezeroen fitxategi eguneratua egitea. Informatika-tresnak erabiltzea.

Aplikatzeko moduak. Proben datak eta emateko epea betetzea.

Aurrekontuaren proiektua eta negoziazioa.

Prezioetan aplikatzekoak diren tarifak. Aurrekontuak.

Bezeroei arreta eskaintzearen faseak. Bezeroaren prestazioarekiko lotura.

Komunikazioa: elementuak eta motak. Komunikazio-teknikak teknikak.

Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten abilezia pertsonalak eta gizartekoak.

Produktuei buruzko informazioaren eta aholkularitzaren ezaugarriak.

Arreta pertsonalizatua. Bezeroaren beharrak eta gustuak.

Bezeroen tipologia. Komunikazioaren oztopoak eta zailtasunak.

Barne- eta kanpo-marketina.

Araudia eta legeria. Tresna informatikoak.

Jarrera ekintzailea izatea desberdintze-produktu berriak bilatzean.

Zehaztasunez egitea kalkuluak.

Informatuta egotearen beharra balioestea.

6.– Erreklamazioei erantzutea.

Erreklamazioaren testuingurua osatzen duten elementu formalak identifikatzea.

Erreklamazioak kudeatzea.

Jantzigintzako proiektuekin lotzen den oinarrizko dokumentazioa egitea.

Erreklamazioen, kexen edo iradokizunen eskuko erregistroa eta erregistro automatizatua egitea.

Establezimenduan erregistratu beharreko informazioa ezagutzea.

Egindako zerbitzuan hobekuntzak egitea.

Erreklamazioak kudeatzeko informatika-tresnak erabiltzea.

Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

Erreklamatzeko prozedurak. Legeria.

Erreklamazio batean beharrezkoak diren dokumentuak edo frogak.

Establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak.

Informazio-sistemak.

Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen babesa Espainian eta Europar Batasunean.

Kalitatearekiko eta hobekuntza-jardunekiko konpromisoa hartzea.

Jarrera kritikoa izatea informazioa aztertzean.

Une oro, egiten den lanaren erantzukizuna hartzea.

4. lanbide-modulua: Ikuskizunetako jantziak

Kodea: 0587

Kurtsoa: 2

Iraupena: 120 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 9

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Proiektu artistikoetako estilo- eta genero-eskakizunak zehazten ditu, produkzio-beharrak eta behar teknikoak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuaren estiloa eta generoa ezaugarritu du.

b) Proiektuari dagokion denbora-eta espazio-testuingurua identifikatu du.

c) Proiektuko pertsonaien jantzi-marrazkiak egin ditu.

d) Jantzi-marrazkian irudikatzen den jantziaren piezak identifikatu ditu.

e) Antzezlearen zilueta transformatzen duten egiturak edo elementuak aztertu ditu.

f) Jantzia osatzen duten piezen xehetasunen diseinua zehaztu du.

g) Beste elementu batzuk (arnesak) erabiltzea eskatuko duten janzkeraren, hegaldien edo mugimenduen balizko efektuak edo aldaketak aztertu ditu.

h) Jantzian integratu edo ezkutatu behar diren janzkeraz kanpoko gailu edo elementu guztietarako irtenbide teknikoak proposatu ditu.

2.– Jantzi-marrazkietan planteatutako proiektuko jantziak eta objektuak lantzen ditu, jantzigintzako eta egokitzapeneko teknikarik egokienak erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantziak lortzeko teknikarik egokiena hautatu du.

b) Proposatutako materialen ezaugarriak aintzat hartu ditu.

c) Hainbat materialetako konponbide teknikoak zehaztu ditu.

d) Prozesuen eta gauzatze-tekniken sekuentzia definitu du.

e) Modeloaren behin betiko mihiztaketarekin lotzen diren makinen eta tresnerien beharra aztertu du.

f) Piezen formak eta bolumenak lortu ditu.

g) Modelatzearen eta patroigintzaren teknikak zuzen aplikatu ditu.

h) Ebakitzeko eta mihiztatzeko teknikak zuzen aplikatu ditu.

3.– Manikian edo euskarri birtualean egiten ditu probak, eta, horretarako, jantziaren elementuak doitzen ditu, zuzenketak markatzen ditu eta beharrezko bolumenak egiaztatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantziak manikian edo euskarri birtualean jarri ditu.

b) Probaren markak eta zuzenketak definitu ditu.

c) Jantziak eszena-erabileran duen funtzionalitatea aztertu du.

d) Jantziak behin betiko balioesteko materialen eta doikuntzen segurtasuna eta fidagarritasuna aztertu du.

e) Itxierako sistemak, ezarkinak eta apaindurak amaitu eta, hala badagokio, ezkutatu egin ditu.

4.– Jantzi-marrazkien eskakizunen arabera egiten du jantzi-koadernoa, jantzi-marrazkiaren interpretazioaren ondoriozko ezaugarri artistikoak eta teknikoak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Modeloetako bakoitzaren analisiaren ondorioak jantzi-koadernoan jaso ditu.

b) Jantzien diseinuan agertzen ez diren xehetasun edo eskakizun bereziak jasoarazi ditu.

c) Jantzi-koadernoan antzezleen neurrien fitxak gaineratu ditu.

d) Hornikuntzako beharrak eta proiektua garatzeko materialen ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Proiektua garatzeko beharrezko makinak eta tresneria zehaztu ditu.

5.– Materialak transformatu ditu, ikuskizunetako jantzietan erabiltzeko, betiere eskuko transformazio-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantzi-marrazkiak abiapuntu izanik, identifikatu ditu beharrezko materialen transformazioak.

b) Eskuz egin daitezkeen teknikak eta horiek gauzatzeko prozesuak deskribatu ditu.

c) Hainbat teknika aplikatzeko beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu.

d) Ehun-materialak eta beste batzuk eskuz tindatzeko teknikak aplikatu ditu, jantzi-marrazkien adierazpenak abiapuntu izanik.

e) Ehuna margotzeko eskuko teknikak aplikatu ditu, jantzi-marrazkietan aurreikusten diren efektuak ikuskizunetako jantzietan lortzeko.

f) Eszenako jantzietan ehunezkoak ez diren materialak manipulatzeko teknikak aplikatu ditu, jantzi-marrazkiak abiapuntu izanik.

d) Zahartze-teknikak aplikatu ditu, eszenako jantzian efektuak lortzeko, jantzi-marrazkiak abiapuntu izanik.

h) Teknikak aplikatzean, norberaren eta ingurumenaren segurtasun-arauak bete ditu.

B) Edukiak:

1.– Proiektu artistikoetako estilo eta genero eskakizunak zehaztea

Ikuskizunetako estiloak eta generoak interpretatzea.

Sortze-prozesuak. Sortze-iturriak. Prozesua dokumentatzea.

Jantzien osaera. Jantzia. Zatikatzea.

Informazioa antolatzea.

Informatika aplikatua: Internet, informazio-bilatzaileak.

Garaien eraginak. Janzkerako aldaketak.

Jantzi-marrazkietako diseinu-teknikak.

Eskakizun teknikoak eta artistikoak.

Tresneria artistikoa. Tresneria teknikoa.

Hainbat ikuskizun-generotarako jantziak. Erakusteko baldintzak.

Ikuskizunean jarduteko protokoloa.

Estiloak eta garaiak behatzeko eta interpretatzeko interesa.

Ekimena dokumentuak biltzean eta aztertzean.

Ordena informazioan.

2.– Proiektuaren jantziak eta objektuak egitea.

Ikuskizunetako jantzien eta objektuen dokumentazioa lantzea.

Armairua kudeatzea. Merkaturatutako jantziak.

Jantzien zatiak desmuntatzea. Jantziak transformatzea eta piezak kopiatzea.

Lantzeko prozesua antolatzea.

Proiektua programatzea.

Jantziak prestatu eta muntatzea.

Jantziak errepresentazioetan izango duten erabilerara egokitzea.

Itxierak eta apaindurak aplikatzea.

Ikuskizunetako jantziak egokitzeko eta aldatzeko teknikak.

Materialen ezaugarrien eragina.

Mihiztatzeko eta akaberak egiteko makinak, lanabesak eta osagarriak.

Akaberak. Jantzietarako egiturak, errefortzuak eta armatuak.

Kalitate-kontrola, jantzigintzari aplikatuta.

Jantziak erabiltzeko eta mantentzeko argibideak.

Ikuskizunetako jantziak eta objektuak bilatzeko interesa izatea.

Ordenaz eta metodoz antolatzea.

Ekimenez egokitzea prozedurak.

3.– Manikian edo euskarri digitalean probak egitea.

Probetarako jantziak prestatzea. Jantziak jartzea.

Lehen proba. Doikuntza artistikoak eta teknikoak zehaztea.

Zuzenketak eta markak egitea. Fintzea.

Bigarren proba.

Jantzia osatzen duten piezak prestatzea.

Elementuak txertatzea: kanpokoak eta barnekoak, ikusgarriak eta ikusezinak.

Jantzi-marrazkia, produkzioa eta eszena-espazioa egokitzea.

Prozesuaren beharrezkoa dokumentazio teknikoa lantzea.

Jantziaz kanpoko elementuak.

Proiektuaren eskakizun teknikoak eta artistikoak.

Soluzioak bilatzeko ekimena.

Izpiritu sortzailea.

4.– Jantzi-koadernoa egitea.

Koadernoaren egitura egitea.

Atalak eta sekzioak banatzea.

Protokoloak ezartzea.

Informazio artistikoa, teknikoa eta plangintzakoa antolatzea.

Prozesuaren barruan informazioa eguneratzea.

Sortutako edo aldatutako dokumentazioaren artxiboa lantzea.

Proiektuaren informazioa.

Koherentzia zaintzea egituran eta antolamenduan.

Informatuta eta eguneratuta egotearen beharra balioestea.

Ordenaz artxibatzea informazioa.

5.– Ikuskizunetako jantzietako materialak transformatzea.

Beste material batzuekin esperimentatzea.

Brodatuen imitazioak, txantiloi bidez estanpatuak, amarruak eta ukituak estanpatu industrialetan.

Moldeak eta erreprodukzioak lortzea.

Ikuskizunetako jantzietan aplikatutako materialak transformatzeko prozesuetan laneko arriskuak prebenitzeko arauak aplikatzea.

Egiturak hainbat materialetan egiteko teknikak.

Tindugabetzeak, tinduak, lisoak, degradatuak eta abar.

Koloreen nahasketa.

Eszenako jantzietan aplikatzekoak diren tindaketako teknikak eta eskuko estanpazioko teknikak.

Materialak eta erremintak. Eskuko tindaketako lan-prozesua.

Eszenako jantzietara aplikatutako lanabes-teknikak. Materialak eta erremintak: hari-eskuilak, guraizeak, lixak eta abar.

Eszenako jantzietara aplikatutako zehartze-teknikak.

Izpiritu kritikoa informazio teknikoko prozesuan.

Sormena tekniken aplikazioan.

Laneko arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.

5. lanbide-modulua: Joskintza klasikoa

Kodea: 0588

Kurtsoa: 2

Iraupena: 120 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 11

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Joskintzaren esparruko modeloaren dokumentazio teknikoa lantzen du, jantziak, horien izaera, forma eta ezaugarriak identifikatuta eta ezaugarrituta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantzi mota, materialak eta osagarriak definitu ditu, baita modeloaren ezaugarri teknikoak eta artistikoak ere.

b) Bezeroaren neurrien fitxa egin du.

c) Neurrien arabera definitu du tailua.

d) Euskarri fisikoetan eta digitaletan egiaztatu du tailu normalizatuekin bat datozen gizonezkoen eta emakumezkoen joskintzako jantzien patroiak egon badaudela.

e) Modeloaren informazioari buruzko dokumentazio teknikoa, neurrien fitxak, patroiak eta lan-agindua landu eta artxibatu du.

2.– Modeloaren patroiak lortzen ditu, oinarri-patroietan tailuen ondoriozko transformazioak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Behar bezala hautatu ditu modeloaren oinarri-patroiak, neurrietara egokitutako tailuaren arabera.

b) Hautatutako modeloak duen patroi multzoa zehaztu du.

c) Ehunaren arabera eta haren behar bezalako egokigarritasunaren arabera zehaztu ditu josturak, lasaierak, zabaldurak eta kapsulatuak.

d) Aldagai teknikoak, morfologikoak eta artistikoak kontrolatu ditu.

e) Modeloaren patroi guztiak lortu ditu, ondoren erabiltzeko behar bezala erreferentziatuta eta prestatuta.

3.– Probarako jantzia lortzen du, eskuz mihiztatzeko teknikak aplikatuta eta beharrezko tarteko eragiketak eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ebaketarako luzatu ditu ehunak eta materialak.

b) Modeloaren piezak materialen gainean banatu ditu.

c) Modeloa osatzen duten piezetako bakoitza identifikatu eta ebaketa egin du, ondoren mihiztatzeko.

d) Mihiztatzearen aurreko lehen lotura-eragiketak deskribatu eta egin ditu.

e) Jantzia eskuz edo makinaz mihiztatzeko teknikak eta prozedurak aztertu eta aukeratu ditu.

f) Jantziak egiteko eta lisatzeko makinak hautatu eta abian jarri ditu.

g) Pieza nagusien mihiztaketa pieza horien dimentsioekin edo formekin bat datorrela egiaztatu du.

4.– Pertsonaren edo manikiaren gainean egiten du proba eta jantziaren balantzea egiten du, plomatzeei eta horren eraginei buruzko iritzi orokorrak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantziaren doikuntzak egin ditu, eskakizun estetikoak eta teknikoak kontuan hartuta.

b) Jantziak manikiaren gainean jartzean, ziluetara egokitzen direla egiaztatu du.

c) Aldaketa edo ekarpen berri guztiak behar bezala definitu ditu.

d) Bigarren mailako elementu eta osagarri guztien kokalekua kontrolatu eta markatu du.

e) Lanabes eta tresna egokiekin egin ditu jostura kentzeko eta desmuntatzeko eragiketak.

5.– Behin betiko jantzia egiten du, proban lortutako zuzenketekin eta doikuntzekin, betiere desmuntatzeko, fintzeko eta mihiztatzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proba doitu ostean, modeloaren pieza guztiak findu eta gainjarri ditu.

b) Mihiztatu aurretik osagai nagusien akabera ziurtatuko duen jantzia egiteko teknika definitu du.

c) Mihiztaketa-eragiketen prozesu ordenatua deskribatu eta egin du, jantziaren marken arabera.

d) Bigarren probarekin, jantziaren doikuntza zuzena egiaztatu du.

e) Botoi-zuloak egiteko, presio-krisketak jartzeko eta ertzak txikitzeko eragiketak aztertu eta egin ditu: papar-hegalak eta lepoak.

6.– Jantzia erakusten du, eta, horretarako, joskintzako berezko akabera, etiketatze eta aurkezpeneko prozesuak gauzatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Akabera-prozesuaren berezko jarduerak identifikatu ditu.

b) Jantziaren akabera zuzenerako erreminta, makina eta osagarriak hautatu ditu.

c) Makinen manipulazioan segurtasun-arauak aplikatu ditu.

d) Makinan kokatu du jantzia, eta, beharrezkoa izan bada, jantziaren konformazio zuzena errazten duten orkoiak eta osagarriak erabili ditu.

e) Jantziaren azken kalitatea eskatzen den kalitatearekin bat datorrela egiaztatu du.

B) Edukiak:

1.– Modeloaren dokumentazio teknikoa lantzea.

Ehun eta larruko joskintzako jantziak aztertzea. Neurriak ondorioztatzea. Oinarri-patroien artxiboak egitea. Txantiloi osagarriak.

Baliabideak antolatzea eta hornitzea.

Lan-prozesurako beharrezko dokumentazioa eta informazio teknikoa egitea.

Bezeroen fitxak egitea.

Ehun eta larruko joskintzako jantzi motak.

Jantziaren ezaugarriak eta zatiak.

Zuzeneko neurketak. Emakumezkoen eta gizonezkoen anatomia. Proportzioak.

Behatu eta aztertzeko jarrera.

Zehaztasuna informazioa maneiatzean eta neurketa egitean.

Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

2.– Modeloaren patroiak lortzea.

Modeloak identifikatzea.

Azterketa estetiko-anatomikoa: irudi normala, zuzena, kurbatua, makurtua.

Analisi teknikoa eta funtzionala egitea. Ereduaren bideragarritasuna, egokitzapena eta erosotasuna ziurtatzea.

Patroiak trazatzea. Konfigurazioaren arabera transformatzea.

Patroien artxiboak egitea.

Gorputzaren konfigurazioak.

Erabiltzeko baldintzak. Kalitate-arauak.

Neurrien taulak. Jantzien eta merkatuaren araberako tailu normalizatuak.

Patroien motak eta ezaugarriak: oinarriak eta transformatuak.

Zorroztasuna interpretazioan eta analisian.

Zuhurtasuna eta autonomia patroiak trazatzean eta transformatzean.

3.– Probarako jantzia lortzea.

Lan-plana antolatzea. Ebaketarako prestatzea.

Ehunak egiaztatzea.

Markatzearen optimizazioa eta errendimendua.

Eskuzko ebaketako lanabesak eta erremintak identifikatzea.

Ebaketa-makina elektriko eramangarriak maneiatzea.

Markaketa zatikatzea.

Prozesuaren kalitatea kontrolatzea.

Moztutako osagaiak prestatzea. Moztutako piezak identifikatzea, etiketatzea eta paketatzea.

Tarteko eragiketak egitea. Artehunak eta itsasgarriak aplikatzea.

Termofinkatzeko makineria edukitzea.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak aplikatzea.

Ebakitzeko makinen eta tresnen lehen mailako mantentze-lanak egitea.

Lanpostua antolatzea: ergonomia eta segurtasuna.

Ehunak eta larruak zabaltzeko teknikak.

Markatzeko teknikak.

Ehunen eta larruen ebaketa konbentzionala: ezaugarriak eta aplikazioak.

Ebaketa-parametroak.

Ebaketa konbentzionalaren sekuentzia eta eragiketak.

Artehunen eta itsasgarrien motak eta ezaugarriak. Aplikazio-eremuak.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak.

Zorroztasuna prozedurak aplikatzean.

Arretaz kontserbatzea eta erabiltzea tresneria eta erremintak.

Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

Zorroztasuna segurtasun-arauak betetzean.

4.– Proba manikiaren edo pertsonaren gainean egitea.

Piezak eskuz mihiztatzea probarako.

Probak egitean irizpideak aplikatzea. Modeloa egiaztatzea.

Irudi pertsonaleko proportzio errealen zuzenketa optikoak egitea.

Zuzenketak eta markak egitea. Fintzeak eta doikuntzak egitea.

Sortutako informazioaren artxiboa biltzea.

Behin betiko mihiztatzearen aurreko eragiketak aplikatzea. Markak pasatzea.

Jantzien egitura. Ezaugarriak.

Egokitzeko teknikak.

Joskintzako jantziak muntatzea.

Proba egiteko irizpideak.

Zorroztasuna eta autonomia prozedurazko eragiketetan.

Doitasuna lanak egitean.

Behatu eta aztertzeko jarrera.

5.– Behin betiko jantzia egitea.

Fabrikazioko oinarri-elementuak egiaztatzea. Lepoa, mahukak, poltsikoak, forruak, barrenak, aurrealdeak, bizkarraldea, eta abar.

Jantzia egiteko prozesua antolatzea: eragiketen zerrenda.

Mihiztatzeko lanabesak, makinak eta materialak erabiltzea. Jostea eta itsastea.

Makinak doitzea.

Orratzak hautatzea.

Ezarritako kalitate-kontrolak aplikatzea.

Fabrikazioko oinarri-elementuak. Lepoa, mahukak, poltsikoak, forruak, barrenak, aurrealdeak, bizkarraldea, eta abar.

Fabrikazio-urratsak. Prestaketa. Muntaia. Jantziaren akabera.

Eskuz eta makinaz mihiztatzeko teknikak.

Hariak. Harien tentsioa.

Puntaden dentsitatea.

Kalitate-parametroak, materialen loturan.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak.

Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna zaintzea prozesuan.

Arintasunez jardutea doikuntzetan.

Segurtasun-arauak betetzea.

6.– Jantzia erakustea.

Itxierak eta apaindurak aplikatzea.

Jantzia eskakizunetara doitzea.

Joskintzako jantzietan akaberak egiteko faseak.

Akabera motak.

Irizpideak eta aplikazioak akaberan. Ehun- eta larru-materialen araberako hautespena: ertzak, puntu itsuak, puntu biziak, botoi-zuloak.

Eskuko edo makinako eragiketak.

Lisatzeko teknikak. Jantziaren orkoiztatzea.

Lisatzearen parametroak.

Joskintzako produktuak aurkezteko metodoak.

Azken emaitza hobetzeko interesa.

Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta txukuntasuna prozesuan.

6. lanbide-modulua: Moda eta janzteko joerak

Kodea: 0589

Kurtsoa: 1

Iraupena: 165 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Historiaren barruan janzkera osatzen duten jantziak eta osagarriak identifikatzen ditu, giza gorputzarekiko proportzioak, formak eta materialak eta erabiltzen diren testuingurua aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantzia osatzen duten jantzien proportzioak zehaztu ditu, proposatutako ziluetak eta giza irudiaren aldaketak abiapuntu izanik.

b) Gaur egungo janzkerako jantziei eta osagarriei dagokienez ohikoenak diren modelo estetikoak azaldu ditu.

c) Historian erabilitako jantzi motak eta horien erabilerak zehazten dituzten faktoreak identifikatu ditu.

d) Jantziak egitean aplikatutako teknikak eta materialak identifikatu ditu, horiek historian izan duten xedea, erabilera eta ohitura kontuan izanik.

e) Hainbat jantzi aztertu du, eta emango zaien erabilerarekin eta erabiltzeko ohiturekin lotu du jantzien forma.

f) Modeloak eta osagaiak erabileraren arabera sailkatu ditu, betiere populazio-segmentuak, sexua eta adina kontuan hartuta.

g) Gizarte- eta lan-inguruneak irudi pertsonalean duen eragina baloratu du.

2.– Eszenako jantziteria osatzen duten jantziak eta osagarriak –historian izan direnak– identifikatzen ditu eta horien materialak, diseinuak eta erabiltzen ziren testuinguruak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Janzkera motak eta horien bilakaera zehazten duten faktoreak deskribatu ditu, ikuskizunetako jantzietan aplikatzeko.

b) Hainbat garaitako janzkerak aztertu ditu, jantzi-marrazkiak edo jantziak behatuta eta jantziak eta horien formak identifikatuta.

c) Garai jakin bateko jantziek behar dituzten proportzioak justifikatu ditu, espazio eszenikoa girotzeko.

d) Antzezlearen zilueta aldatzen duten kanpoko edo barruko jantzien ezaugarriak deskribatu ditu.

e) Garai jakin bateko zilueta gaur egungo giza irudiaren neurrietara egokitzeko, formen eta bolumenen proportzioetan izan diren aldaketak deskribatu ditu, betiere irizpide artistikoa kontuan hartuta.

f) Gorpuzkera desberdineko pertsonek erabil ditzaketen garai jakin bateko janzkera motak identifikatu ditu, eta eszenako jantzian txerta daitezkeen aldaketak zehaztu ditu.

3.– Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako sektorearen historian izandako bilakaera deskribatzen du, joskinaren lanbidean izan dituen inplikazioak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Antzinaroko zibilizazioetako eta zibilizazio klasikoetako joskintzako lantegia eta joskinaren lanbidea deskribatu du.

b) Jantzigintzan lehen ehungailuek izan zuten eragina baloratu du.

c) Josteko lehen makinak eta joskintzan izandako eragina deskribatu du.

d) Erdi Aroko eta Errenazimenduko ehungintza eta jantzigintza ezaugarritu du.

e) Kofradien edo gremioen agerpena azaldu du.

f) XVIII. mendeko industria-iraultzak produkzio-sektorean izandako bilakaera aztertu du.

g) Teknologia berriek joskinaren lanbidearen orainean eta geroan eta produkzio-prozesuetan izandako eragina aztertu du.

4.– Moda-joerak identifikatzen ditu, eta helburu duen biztanleria-sektorearekin eta kontuan hartutako denboraldiarekin lotutako informazio garrantzitsua balioesten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Joera bakoitzari lotutako materialen ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Helburu duen sektorearekin (haurrak, emakumeak, gazteak eta bestelakoak) lotu du joera.

c) Nagusi den gizarte-testuinguruarekin (kirola, aisia eta etiketa, besteak beste) lotu ditu joerak.

d) Hurrengo joerei buruzko informazioa lortzeko bide nagusiak identifikatu ditu.

e) Informazioa hainbat iturritatik atera du (aldizkariak, albistegiak, Internet, erakusketak eta bestelakoak).

f) Joeren eta kolore-konbinazioen inguruan lortutako informazioari buruzko txostena prestatu du.

5.– Jantziei eta osagarriei buruzko informazio teknikoa eguneratzen du, eta, horretarako, informazio-iturriak identifikatzen ditu eta eduki adierazgarriak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektorearekin lotzen diren informazio teknikoko iturriak identifikatu ditu, eta horien fidagarritasuna egiaztatu du.

b) Ehun-materialen eta osagarrien balizko hornitzaileak identifikatu ditu.

c) Edertasun-kanonen, estiloen eta aldaketen sailkapenean aplikatzen den terminologia teknikoari buruzko informazioa sailkatu du, betiere ezaugarri fisikoei, profil psikosozialari eta laboralari dagokionez.

d) Hainbat gizarte- eta lan-egoeratan aplikatzekoak diren janzkeraren arloko protokolo-arauei buruzko informazioa aztertu du.

e) Dokumentazioa landu du hautatutako informazioarekin.

B) Edukiak:

1.– Historian janzkera osatzen duten jantziak eta osagarriak identifikatzea.

Janzkeraren eta bere bilakaeraren ezaugarriak identifikatzea.

Gizateriaren historian janzkeran eragina duten faktoreak ezagutzea: teknikak eta materialak, erabilerak eta ohiturak.

Emakumezko eta gizonezko irudiak aztertzea eta interpretatzea.

Jantziak eta osagarriak ezaugarritzea. Proportzioak.

Jantzi baten osaera finkatzea. Osagaiak, formak eta bolumenak.

Gaur egungo modako diseinuak aztertzea, baita goi-mailako jantzigintza eta «prêt-à-porter» ere.

Historian giza janzkeraren bilakaera.

Giza janzkeraren justifikazioa eta motibazioa.

Janzkeraren historia.

Gizateriaren historian janzkeran eragina duten faktoreak.

Antzinako gizakiaren eta lehen zibilizazioen janzkera.

Janzkera Antzinaroko inperio nagusietatik Erdi Arora arte.

Janzkera Erdi Arotik XIX. mendearen erdialdera arte.

Egungo moda-diseinuak.

Gizarte-aldaketak eta emakumearen lan-munduratzea: modan izan duen eragina.

Goi-mailako jantzigintzako diseinuak.

«Prêt-à-porter» diseinuak.

Janzkeraren protokoloak, testuinguruen arabera.

Diseinuaren araberako modeloen produkzioaren eta esklusibitatearen kontzeptuak.

Informatuta egon beharra balioestea eta informazioa bilatzeko interesa izatea.

Eguneratuta egoteko interesa izatea.

Interesa informazioaren bilaketa historikoan.

2.– Eszenako janzkera osatzen duten jantziak eta osagarriak identifikatzea.

Modeloak eta osagarriak erabileraren, ohituren eta xedearen arabera sailkatzea.

Modeloa konformatzea.

Janzkera osatzen duten jantziak identifikatzea.

Jantziak eta horiek osatzen dituzten osagarriak ezagutzea.

Ikuskizunetako janzkera osatzen duten elementuak deskribatzea.

Txostenak egitea.

Antzinaroko antzerkiko janzkera: irudi klasikoa.

Erdi Aroko antzezlanetako janzkera.

Ziluetaren bilakaera. Neurriaren araberako egokitzapenak eta forma berriak. Zilueta aldatzen duten betegarriak eta egiturak.

Aro modernoko ikuskizunetako janzkera.

Zilueta-aldaketa. Egiturak eta betegarriak. Kulturen eta horien eragin-esparruen araberako berezitasunak.

Patroigintzako liburuak. Antzerkiko jantziak.

Aro garaikideko ikuskizunetako janzkera.

Janzkera-aldaketak: frantziar iraultzatik 1900. urtera arte. XX. mendea eta ziluetaren aldaketa azkarrak.

Janzkera gaur egungo ikuskizunetan. Etorkizuneko balizko joerak.

Jantziaren kontzeptua. Janzkera osatzen duten jantzien ezaugarriak.

Kanpoko jantziak, barrukoak eta osagarriak: aniztasuna eta ezaugarriak.

Janzkeren osagarriak: mahukak, lepoak, ebakiak, tolesak, parpailak eta diseinu baten proportzioa alda dezaketen beste batzuk.

Ikuskizunetako gaur egungo janzkera osatzen duten elementuak.

Informatuta egon beharra balioestea eta informazioa bilatzeko interesa izatea.

Autonomiaz jardutea lanak egitean.

Eguneratuta egoteko interesa izatea.

3.– Ehungintzaren, jantzigintzaren eta larrugintzaren sektoreko historiaren bilakaera deskribatzea.

Gremioen bilakaera eta lanbidearen aldaketak deskribatzea. Modernizazioa.

Jantzigintzaren transformazioa eta eguneratzea ezagutzea, baita, materialena eta akaberena eta ukitu pertsonalizatuena, eskukoak eta artisauak.

Material berriak identifikatzea.

Gremioak. Joskinaren lanbidea historian. Diseinatzailearen irudia.

Azken mendeetako artisau-lantegiak. Artisau-kalitatea.

Moda-etxeak. Goi-mailako jantzigintza. Prêt-à-porter. Neurrira egindako janzkiak.

Janzkeraren bilakaera eta aurrerapen teknologikoak.

Industria-iraultza.

Josteko makinaren agerpena eta horren ondorioak.

Teknologia berrien aurrerapena. Teknologia berriak: gaur egungo eta etorkizuneko janzkeraren modan eragina duten makinak eta lanabesak.

Material berrien eragina.

Informatuta egon beharra balioestea eta informazioa bilatzeko interesa izatea.

Autonomiaz jardutea lanak egitean.

Eguneratuta egoteko interesa izatea.

4.– Modaren joerak identifikatzea:

Garai bateko joera artistikoak ezagutzea.

Joerak bilatzeko sistemak erabiltzea.

Moda eta diseinatzaileak aztertzea.

Materialak joeren arabera elkartzea.

Populazio-segmentuen arabera sortzea joerak: haurrak, gizonezkoak eta emakumezkoak.

Estiloa identifikatzea eta zehaztea.

Janzkerako terminologia teknikoa aplikatzea.

Joerei eta koloreei buruzko txostenak egitea.

Gertakari politiko eta artistikoek janzkeran duten eragina.

Joera klasikoak: udaberria/uda eta udazkena/negua.

Joera eta egile bereko diseinuen arteko bat-etortzeak.

Janzkeran aplikatutako terminologia teknikoa.

Marken irudia.

Erakusketa monografikoak.

Moda-azokak.

Desfileak modako ibiltokietan.

Aldizkari teknikoak.

Modaren hedabideak.

Informatuta egon beharra balioestea eta informazioa bilatzeko interesa izatea.

Autonomiaz jardutea lanak egitean.

Eguneratuta egoteko interesa izatea.

5.– Informazioa teknikoa eguneratzea.

Informazio-iturriak aztertzea. Motak eta erabilerak.

Hautatutako informazioaren artxiboak antolatzea eta eguneratzea.

Txostenak idaztea eta lortzea.

Euskarriak sailkatzea eta artxibatzea: fisikoa eta digitala.

Informazio-iturri tradizionalak. Informazio-fluxuak antolatzea.

Informatika aplikatua: Internet, informazio-bilatzaileak. Datu-baseak. Informazioaren artxiboa. Komunikazio-teknikak teknikak.

Dokumentazio teknikoa.

Informatuta egon beharra balioestea eta informazioa bilatzeko interesa izatea.

Autonomiaz jardutea lanak egitean.

Teknologia berrietan eguneratuta egoteko interesa izatea.

7. lanbide-modulua: Neurriko jantziak diseinatzea

Kodea: 0590

Kurtsoa: 2

Iraupena: 140 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 10

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Modaren joerak interpretatzen ditu, neurriko jantziak eta ikuskizunetakoak diseinatzeko irizpide teknikoak eta estetikoak ezarrita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Modaren joerei buruzko informazio-iturriak hautatu ditu.

b) Modaren joerak interpretatu ditu, irizpide kulturalen, soziologikoen eta ekonomikoen arabera.

c) Diseinatu beharreko jantziek bete beharreko ezaugarri funtzionalak, estetikoak eta teknikoak deskribatu ditu, ereduzko bezeroen beharren arabera.

d) Giza gorputzaren eta mugimenduen ergometria aztertu du, moten eta tailuen arabera.

e) Diseinu bihurtzeko zirriborro baliagarrietan transformatu du informazioa.

f) Joeren araberako kolore, ehundura eta materialen karta eguneratua lortu du.

g) Sortutako informazioa informatika-euskarrian artxibatu du.

2.– Material berritzaileak hautatzen ditu, gaur egun dauden diseinuak hobetuz eta produktuak edo prozesuak optimizatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko ehun-material berriei buruzko informazio baliagarria lortu du.

b) I+G+b ekimenaren bidez, produktu berriak proposatu ditu, zaharrak optimizatuta.

c) Sektoreko material berritzaileak hautatu ditu, merkatuko segmentuaren beharren arabera.

d) Aurretiazko diseinuetan hobekuntzak aplikatu ditu, material berriak abiapuntu izanik.

e) Informazio teknikoa eta artistikoa sistematikoki eguneratzeko sistemak dokumentatu ditu.

3.– Diseinu teknikoak egiten ditu, kolore-kartak aplikatuta, baita ehunen eta beste material batzuen laginak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Diseinuak egiteko tresna, euskarri eta formatu egokienak hautatu ditu.

b) Modaren joeren eta bezeroaren beharren arabera egin ditu diseinuak.

c) Koloreak eta ehundurak harmonikoki interpretatu eta nahastu ditu.

d) Ñabarduren, tonalitateen eta ehunduren laginak lortu ditu, modaren joeren koloreak abiapuntu izanik, materialen gainean efektuak lortzeko.

e) Diseinuen zehaztapen teknikoak zehaztu ditu.

f) Zehaztapenak txertatu ditu, ondoren egiteko.

4.– Programa informatikoen eta prozedura tradizionalen bidez diseinatzen ditu zirriborroak, eta efektu birtuala ahalik eta gehien doitzen du xehetasunik zehatz eta errealenera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantziak diseinatzeko berariazko softwarearen bidez egin ditu diseinuak.

b) Jantziak diseinatzeko prozedura tradizionalen bidez egin ditu diseinuak.

c) Software egokiaren bidez erreproduzitu ditu materialak.

d) Software egokiaren bidez erreproduzitu ditu akaberak.

e) Diseinu lauak egin ditu, neurriko jantzigintzaren zehaztapenekin.

f) 3Dko simulazio-programekin egiaztatu ditu diseinuak.

5.– Jantziak egiteko prozesu egokiak zehazten ditu, eta horien bideragarritasun ekonomikoa aztertzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jantziak egiteko behar diren materialak zehaztu ditu.

b) Beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak zenbatetsi ditu.

c) Jantziak egiteko prozedura hautatu du.

d) Prozesuaren faseak ezarri ditu.

e) Jantziak egiteko tresnerian behar diren doikuntzak ezarri ditu.

f) Jatorrizko diseinuarekiko egokitzapena, erabilerarekiko egokitzapena eta fidagarritasuna baloratu du.

g) Ereduzko bezeroen beharren arabera balioetsi du diseinua.

h) Jatorrizko ereduaren aldaketak eta/edo zuzenketak egin ditu.

B) Edukiak:

1.– Modaren joerak interpretatzea.

Diseinuak modaren eta joeren arabera egitea.

Ezaugarri funtzionalak aplikatzea: estetikoak eta teknikoak.

Giza gorputzaren eta mugimenduen zirriborroak egitea, gorpuzkeren eta tailuen arabera.

Arte eszenikoetako eta ikuskizunetako jantzietarako diseinuak egitea.

Ehungintzako eta larrugintzako gaiak diseinatzea.

Diseinuetan formak, bolumenak, egiturak eta betegarriak aplikatzea.

Ezaugarri funtzionalak: estetikoak eta teknikoak.

Neurriko jantziak eta ikuskizunetakoak diseinatzeko irizpide estetikoak eta teknikoak. Prozesuaren proiektua eta produkzioa.

Diseinua zehazten duten elementuak: ehungintzako eta larrugintzako gaiak diseinatzeko irizpideak.

Ehungintzako eta larrugintzako gaiak diseinatzeko irizpideak.

Giza gorputzaren eta mugimenduen ergometria.

Tailuak.

Moda-kalitate-prezio erlazioa.

Arte eszenikoetako eta ikuskizunetako jantziak.

Ehungintzako eta larrugintzako gaiak diseinatzeko irizpideak.

Osagaien bilakaera. Formak, bolumenak, egiturak eta betegarriak.

Zilueta-aldaketak.

Moda eta joerak ezagutzeko interesa izatea.

Forma eta diseinu berriak ikertzeko interesa izatea.

Informatuta egotearen beharra balioestea.

2.– Material berritzaileak hautatzea.

Ehunak, larruak eta materialen aukeraketa egokitzea: diseinuen kalitateak, ehundurak, formak, koloreak eta apaindurak.

Berritasuna eta orijinaltasuna aplikatzea.

Materialak ikertzea, baita prozesu teknikoen, produkzio-prozesuen eta merkatuen iraunkortasuna ere.

Diseinuaren hobekuntza- eta kalitate-sistemak aplikatzea.

Informazioa informazio teknikoko eta artistikoko bideetan bilatzea.

Ehunak, larruak eta materialak hautatzeko irizpideak: kalitateak, ehundurak, formak, koloreak eta apaindurak.

Materialen, ehunduren, estanpazioaren, koloreen eta akaberen kalitateak.

Materialen formak, konposizioa, egokitzapena eta hornidurak.

Materialak berritzeko produktuak eta prozesuak.

Diseinuaren hobekuntza- eta kalitate-sistemak. Prozesua dokumentatzea.

Informazio teknikoko eta artistikoko bideak.

Aplikazio eta egoera berrien aurrean material mota jakin baten erreakzioak, portaerak eta ezaugarriak ezagutzeko jakin-mina.

Materialen aplikazio berriak bilatzeko ekimena.

Diseinuak egiteko material plastikoak ezagutzeko jankin-mina.

Erabilitako materialen ezaugarriak ezagututa eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken diseinuaren emaitza hobetzeko interesa izatea.

3.– Diseinu teknikoak egitea.

Jantzigintza-proiektuak lantzea, diseinuak egitea eta sormen-prozesua egitea.

Diseinuak egiteko, material eta erreminta tradizionalak eta informatikoak erabiltzea.

Diseinuen bideragarritasuna ebaluatzea.

Jantzien osagaiak identifikatzea. Zatikatzea, egitura eta betegarriak.

Neurriko jantzien diseinura aplikatutako irudikapen grafikoa egitea.

Kolore-karta eta laginak kudeatzea.

Diseinuak egiteko zehaztapen teknikoak aplikatzea.

Informazio artistikoa, teknikoa eta plangintzakoa antolatzea.

Jantzi-proiektuak, diseinuak. Sormen-prozesuak.

Diseinuak egiteko materialak, erremintak eta tresnak. Tradizionalak eta informatikoak.

Diseinuen bideragarritasuna. Bideragarritasun teknikoa: balorazio-metodoak eta -irizpideak.

Bideragarritasun ekonomikoa eta komertziala: balorazio-metodoak eta -irizpideak.

Jantzien osagaiak. Zatikatzea, egitura eta betegarriak.

Kolore sortak.

Diseinuak egiteko zehaztapen teknikoak.

Zehaztasunez erabiltzea fitxa teknikoak eta aplikatzea arauak eta sinbologia.

Forma eta diseinu berriak ikertzeko interesa izatea.

Informatuta egon beharra balioestea eta konponbideak bilatzeko interesa izatea.

4.– Zirriborroak diseinatzea.

Giza forma aztertzea. Diseinua zatikatzea.

Zirriborroak planifikatzea. Jantziak lauan marrazteko teknikak. Zehaztapen teknikoak.

Neurriko jantziak diseinatzean erabiltzen diren teknika eta erreminta tradizionalak aplikatzea. Jantzi-marrazkiak, artxiboak, eskakizun artistikoak eta teknikoak.

Neurriko jantziak diseinatzeko softwarea erabiltzea. Ehungintzako berariazko programak.

3Dko diseinuko simulazio-programak erabiltzea.

Artxibo digitalak lantzea eta kudeatzea.

Ehungintzako eta larrugintzako gaien diseinuan aldaketak egitea.

Proiektuaren bideragarritasunari buruzko ebaluazioa egitea. Baliabideak eta sortze-prozesuak.

Ereduzko gaien diseinua, horien aldaerekin.

Giza irudia.

Neurriko jantziak diseinatzean erabiltzen diren teknika eta erreminta tradizionalak.

Neurriko jantziak diseinatzeko softwarea.

3Dko diseinuko simulazio-programak.

Artxibo digitalak.

Proiektuaren bideragarritasuna, baliabideak eta sormen-prozesuak.

Erabilitako materialen ezaugarriak ezagututa eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken diseinuaren emaitza hobetzeko interesa izatea.

Ordena- eta zehaztasun-irizpideei jarraituz, zereginak erabateko autonomiaz eta erantzukizunaz egiteko ekimena izatea.

Koloreak, ehundurak eta motiboak joeretan nola konbinatzen diren behatzeko interesa izatea.

5.– Jantziak egiteko prozesuak zehaztea.

Jantziak diseinatzean eta egitean kalitatea aplikatzea.

Zein merkaturi zuzentzen zaion identifikatzea.

Prozesua aztertzea. Eragiketen diagramak, eskemak eta zerrendak egitea.

Lanaren zehaztapen teknikoak erabiltzea.

Puntaden eta josturen irudikapen grafikoa egitea.

Dokumentazio teknikoa lantzea.

Sortutako dokumentazioa artxibatzea.

Kalitatea jantziak diseinatzean eta egitean. Prozesuaren aukeraketa. Ezarritako kalitate-kontrolak.

Lanaren zehaztapen teknikoak.

Puntaden eta josturen araudia. Irudikapen grafikoa.

Dokumentazio teknikoa.

Zehaztasunez erabiltzea fitxa teknikoak eta aplikatzea arauak eta sinbologia.

Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.

Une oro, egiten den lanaren erantzukizuna hartzea.

8. lanbide-modulua: Neurriko jantziak egitea

Kodea: 0591

Kurtsoa: 1

Iraupena: 264 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 17

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Jostura-loturak egiten ditu hainbat materialekin, josteko eta itsasteko eskuko eta makinako teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ebakitzeko eta josteko makinak eta tresneria prestatu ditu.

b) Mihiztatu beharreko materialen arabera egokiak diren hariak hautatu ditu.

c) Beharrezko erremintak edo tresnak hautatu eta deskribatu ditu.

d) Behar bezala kokatu dira materialak, loturako josturak egiteko.

e) Eskuz eta makinaz egin beharreko puntadak hautatu ditu.

f) Osagaiak josteko eta itsasteko eragiketak egin ditu.

2.– Modeloaren piezak lortzen ditu, luzatzeko, markatzeko eta ebakitzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Modeloaren dokumentazio teknikoari dagozkion patroiak aukeratu ditu.

b) Jantziaren ezaugarrien arabera luzatu ditu ehunak eta materialak.

c) Piezak ehunaren gainean banatu ditu, markaketa optimizatuta.

d) Modeloaren pieza guztiak lortu eta identifikatu ditu.

e) Ebaketaren berariazko dokumentu teknikoa egin du.

3.– Modeloaren proba manikiaren gainean egin du, gorputzaren erreferentziazko lineetara egokituta, diseinuaren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialetara egokitutako eskuz edo makinaz egiteko puntadak eta josturak hautatu ditu.

b) Eskuz mihiztatzearen aurretiazko eragiketak egin ditu.

c) Pieza nagusien mihiztaketa piezen dimentsioekin edo formekin bat datorrela egiaztatu du.

d) Eskura dauden bigarren mailako elementuak prestatu ditu, beharrezkoa bada bigarren proba batean txertatzeko.

e) Jantzia manikiaren gainean jartzean, ziluetara egokitzen dela egiaztatu du.

f) Lanabes eta tresna egokiekin egin ditu jostura kentzeko eragiketak.

g) Proban egindako aldaketa edo ekarpen berri guztiak behar bezala definitu ditu.

h) Bigarren mailako elementu, osagarri eta apaindura guztien kokalekua markatu du.

4.– Behin betiko modeloa egiten du, proban lortutako zuzenketekin eta doikuntzekin, desmuntatzeko, fintzeko eta mihiztatzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proba doitu ostean, modeloaren pieza guztiak findu eta gainjarri ditu.

b) Modeloaren behin betiko mihiztaketarekin lotzen diren makinen eta tresnerien beharra aztertu du.

c) Modeloaren pieza guztiak mihiztatu ditu, jantziaren marken arabera.

d) Bigarren proba bat egitearen beharra aztertu du, forruak eta artehunak barnean hartuta, jantzia behar bezala doitzeko.

e) Itxiera-sistemak, kremailerak eta apaingarriak barnean hartu edo aplikatu ditu.

5.– Modeloa erakusten du, eta, horretarako, neurriko jantzigintzako berezko akaberako, etiketatzeko eta aurkezpeneko prozesuak gauzatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egindako eragiketen ikusizko kontrol baten bidez, jantziaren zuzentasuna eta kalitatea egiaztatu du.

b) Jantzirako orkoi eta makina egokiak hautatu ditu, jantziaren akabera zuzenerako.

c) Jantziaren materialen arabera doitu ditu lisatzearen parametroak.

d) Azken kalitatea eskatzen den kalitatearekin bat datorrela egiaztatu du.

e) Jantzia enbalatzeko eta bezeroari aurkezteko modua hautatu du.

B) Edukiak:

1.– Jostura-loturak egitea.

Materialak mihiztatzeko makinak eta tresnak prestatzea.

Lanpostua antolatzea: ergonomia eta segurtasuna.

Ehun- eta larru-materialak prestatzea eta mihiztatzea.

Dokumentu teknikoa interpretatzea.

Ehunezko edo larruzko gaien akabera-eragiketak egitea.

Kalitate-kontrola aplikatzea.

Jantzigintzako makinak ehunezko eta larruzko jantzietarako.

Funtzioa eta eragiketak. Arraste motak eta klaseak.

Orratz motak eta klaseak.

Hari motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

Harien tentsioa.

Ehungintzako eta larrugintzako makinen organo eragileak.

Jantziak egiteko makinen segurtasun-sistemak.

Materialen ezaugarri teknikoak.

Puntadak eta josturak jantzigintza-prozesuan.

Eskuko puntadak. Makinako puntadak. Puntaden dentsitatea.

Lotura-josturak. Behin-behinekoak eta behin betikoak. Definizioa eta motak.

Jostura bereziak. Presillak eta botoi-zuloak.

Jantziak neurrira egiteko prozesuko eragiketak.

Makina osagarriak: motak eta aplikazioak.

Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna mihiztatzeko lanabesak eta makinak prestatu eta mantentzean.

Konpromisoa ergonomiarekin, segurtasunarekin eta kalitatearekin.

Informazio teknikoaren erabilera kritikoa.

2.– Modeloaren piezak lortzea.

Hainbat materialen ebaketa egitea.

Patroien piezen profilak trazatzea. Lotura-puntuak.

Erremintak, pesak, euste-pintzak eta markatze-tresnak erabiltzea.

Tresnak hautatzea: marka-harria, larrurako lapitza eta abar.

Hainbat materialetako ebaketa konbentzionala egitea.

Markaketa zatikatzea: profilak berraztertzea. Piezak fintzea.

Moztutako osagaiak prestatzea. Identifikatzea eta etiketatzea.

Mihiztaketaren aurreko tarteko eragiketak bereiztea.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak aplikatzea.

Paketatzea: modeloa osatzen duten piezak taldekatzea.

Ebaketa-dokumentua egitea.

Ehunak eta larruak prestatzeko teknikak, ebaketak egitera begira.

Ebaketa-mahaiak.

Ehunak zabaltzeko eta kokatzeko teknikak.

Patroiak banatzeko irizpideak. Esku hartzen duten faktoreak.

Markaketa.

Markatzeko teknikak. Markatzearen optimizazioa eta errendimendua.

Ebaketa-sistemak.

Ebakitzeko makinak eta lanabesak.

Ebaketa-prozesuan esku hartzen duten parametroak.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

Markatzean, ehunaren zentzuzko aprobetxamenduarekin konpromisoa hartzea.

Parte-hartze aktiboa eta arduratsua izatea jardueretan.

Tresneria maneiatzean norberaren segurtasun-arauak betetzea.

3.– Modeloaren proba egitea.

Gorputzaren erreferentziazko lineak identifikatzea: proportzioak, formak eta zilueta.

Aplikazioak eskuz egitea.

Jantzia zuzen jartzea manikiaren edo pertsonaren gainean.

Egokitzeko teknikak aplikatzea.

Probaren barruan, jostura kentzeko, eusteko eta markatzeko lanabesak erabiltzea.

Modeloaren doikuntza teknikoak eta artistikoak zehaztea.

Proba interpretatzea, kontrolatzea eta doikuntzak egiaztatzea.

Sortutako informazioaren artxiboa egitea.

Jantziak probarako prestatzeko eta muntatzeko prozesua.

Gorputzaren erreferentziazko lineak: proportzioak, formak, zilueta.

Modeloaren piezak lotzeko teknikak.

Beharrezko proben kopurua egiteko irizpideak.

Probaren barruan, jostura kentzeko, eusteko eta markatzeko lanabesak.

Probaren josturak kentzeko eta desmuntatzeko teknikak.

Behatu eta aztertzeko jarrera.

Doitasuna aplikazio teknikoetan.

Azken emaitza hobetzeko interesa.

4.– Behin betiko modeloa egitea.

Zuzenketak eta markak egitea.

Proban sortutako markak pasatzea.

Beharrezko lanabesekin fintzea eta eramatea.

Lan-plana aplikatzea.

Jantziak eskuz egitea, makinaz egitea, itsastea, errefortzuak aplikatzea.

Makinak, tresneria eta erremintak prestatu eta doitzea.

Mihiztatze-teknika egokia hautatzea eta aplikatzea.

Forruak eta apaindurak aplikatzea, jartzea.

Prozesuan ezarritako kalitate-kontrolak aplikatzea.

Hautemandako akatsak zuzentzea.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak aplikatzea.

Mihiztatzearen aurretiazko eta tarteko eragiketak. Definizioa.

Modeloak produktuaren arabera egiteko prozesua.

Eragiketen ordena eta sekuentzia.

Lanabesak maneiatzean, norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak.

Ordena, metodoa, doitasuna eta txukuntasuna zaintzea prozedurazko eragiketetan.

Analisi kritikoa egitea eta hobekuntzak bilatzea.

Segurtasun-arauak betetzea.

5.– Modeloa erakustea.

Itxierak eta apaindurak aplikatzea. Eskuko edo makinako eragiketak.

Organo eragileen doikuntzak egitea. Lisatzearen parametroak.

Lisatzeko teknikak aplikatzea, ehunaren arabera.

Arriskuen prebentzioari buruzko arauak aplikatzea eta betetzea: jardun-protokoloak.

Jantziaren aurkezpena.

Akaberarako irizpideak eta aplikazioak. Eragiketen prozesua eta sekuentzia.

Erabili beharreko bitarteko materialak eta lanabesak.

Makina osagarriak: grapatzeko, errematxatzeko, botoiak forratzeko, krisketak jartzeko makina osagarriak.

Ehunezko edo larruzko jantzien akabera-eragiketak. Barne- eta kanpo-akaberak, etiketak.

Ehunezko eta larruzko jantziak lisatzeko tresneria.

Lisatzeko osagarriak. Eskuilak, besoak eta orkoiak.

Norbera babesteko tresneria. Ergonomia.

Jantziak kontserbatzeko eta mantentzeko jarraibideak.

Akabera-eragiketak aplikatzeko metodoa.

Ergonomiarekiko eta prebentzioarekiko konpromisoa.

Txukuntasuna azken emaitzan.

9. lanbide-modulua: Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen proiektua

Kodea: 0592

Kurtsoa: 2

Iraupena: 50 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iristea identifikatu du.

e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

3.– Proiektuaren inplementazioa edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementatze-beharren arabera antolatu ditu.

b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

e) Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

g) Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

4.– Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

5.– Proiektua aurkeztu eta defendatzen du. Horretarako, eraginkortasunez erabiltzen ditu proiektua gauzatzean eta heziketa-zikloko ikasteko prozesuan bereganatutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

e) Proiektua defendatu du, eta talde ebaluatzaileak haren inguruan egindako galderei arrazoiak emanez erantzun die.

10. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

Kodea: E200

Kurtsoa: 2

Iraupena: 40 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Euskarri telematikoen bitartez jasotako mezua interpretatu du: besteak beste, posta elektronikoaren eta faxaren bidez jasotakoa.

d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

l) Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.

3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

e) Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

B) Edukiak:

1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea

Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

Sektoreko terminologia espezifikoa.

Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.

Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

Testu koherenteak lantzea.

Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

Norberaren profilarekin lotzen den lan-eskaera egitea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

Euskarri telematikoak: faxa, e-mail, burofaxa, web-orriak.

Hizkuntzaren erregistroak.

Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

Europako Curriculum Vitaearen eredua.

Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0620

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

c) Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

2.– Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lan-taldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren direktibak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: Sindikatua kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, etab.

Lana arautzeko beharra baloratzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen sorospenetako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena balioestea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0900

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 4

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea.

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, eta bestelakoak).

Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko konpetentzia, plangintza eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

«Enpresaburu» kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta gizarte osoarekiko (garapen iraunkorra).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatu azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Zerga-arloa enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa.

Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

Kodea: 0901

Kurtsoa: 2

Iraupena: 360 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 22

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3.– Lan-jarduera prestatzeko eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, ezarritako arauen eta jarraibideen araberako teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-jarduera prestatzeko jasotako jarraibideak interpretatu ditu.

b) Garatu beharreko lan-prozesuak prestatzearekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

c) Ezarritako arauen eta jarraibideen araberako kontrol-prozedurak erabili ditu.

d) Lan-jarduera garatuko den espazioen egokitzapen-beharrak identifikatu ditu.

e) Lan-jarduerari hasiera emateko irizpideak behar bezala aplikatu ditu, ezarritako arauak eta jarraibideak kontuan izanik.

f) Zerbitzuaren hartzaileen beharrak ezagutu eta finkatu ditu, ezarritako protokoloak kontuan hartuta.

g) Erabiltzaileekin lehen harremana izateko prozedurak behar bezala egin ditu, bitartekoak erabilita eta teknikak aplikatuta, ezarritako argibideen eta/edo arauen arabera.

h) Lan-jarduera prestatzeko prozesuan sortu diren zailtasunak identifikatu ditu.

j) Jarduera prestatzeko jarduera guztiak egin ditu, erabiltzaileen intimitate pertsonala errespetatzeko printzipioak kontuan hartuta.

4.– Lan-plangintzan aurreikusten diren jarduerak garatzen ditu, eta, horretarako, garatu beharreko jardueren berezko prozeduren eta tekniken aplikazioarekin lotzen ditu ezarritako arauak eta jarraibideak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-jarduera egiteko jasotako jarraibideak interpretatu ditu.

b) Garatu beharreko lan-prozesuekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

c) Ezarritako prozedurei jarraituz egin ditu zereginak.

d) Lanbidearen irizpide deontologikoak kontuan izanik egin ditu lan-jarduera guztiak.

e) Erabiltzaileei buruzko informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu du.

f) Erabiltzaile, egoera edo zeregin motaren araberako jarrera egokiak erabili ditu.

g) Jarduerarako baliabide tekniko egokiak erabili ditu.

h) Baliabide teknikoen erabileran ezarritako prozedurei jarraitu die.

i) Erabilitako teknikak zerbitzuaren hartzaileen beharrekin lotu ditu.

5.– Segurtasun- eta higiene-irizpideak betetzen ditu, eta higiene- eta osasun-arauak, laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak aintzat hartuta jarduten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Legezko araudiarekin eta enpresaren beraren berariazko araudiarekin lotzen diren nahitaez bete beharreko higiene- eta osasun-arauak ezagutu ditu.

b) Higiene- eta osasun-arazoak edo segurtasun-arazoak eragin ditzaketen portaera edo jarrera guztiak ezagutu ditu.

c) Jarduerarako arropa egokia erabili du.

d) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.

e) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

f) Jardueretan, ingurumenarekiko errespetu-jarrera garbia izan du, eta jarrera horrekin lotutako barne- eta kanpo-arauak aplikatu ditu.

g) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko eragiketak aplikatu ditu.

6.– Egindako produktua aztertzen du, eta bere gain hartutako edo sektorean ezarritako kalitate-irizpideekin lotzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-jarduera egiteko jasotako jarraibideen betetze-maila baloratu du.

b) Norberaren jarduera kontrolatzeko eta jarraipena egiteko prozesuarekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

c) Jarduerak egiteko moduarekiko jarrera kritikoa erakutsi du.

d) Zereginak egiteko ezarritako prozedurari jarraitu zaiola egiaztatu du.

e) Lanbide-jarduerak egitean, lanbidearen irizpide deontologikoak aplikatu ditu.

f) Erabilitako baliabideen eta tekniken egokitzapena argudiatu du.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala