Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4133

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, «Fundación Euskoiker» fundazioak aurkeztutako eskabideari buruzkoa.

Gaia: substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larriak prebenitzeko segurtasun txostenak ebaluatzeko erakunde baimendutzat aitortzea.

Erref.: AG-EE01-2013.

Ikusi da «Fundación Investigación Universidad Empresa-Jakintza Lanesko Ikerkuntza Euskoiker» fundazioak aurkeztu duen dokumentazioa, honako baimen hau berritzeko egin den eskabidearen inguruan: substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larriak prebenitzeko segurtasun-txostenen erakunde ebaluatzaile izateko baimena.

Ikusi da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko ekainaren 15eko Agindua, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien prebentzioarekin zerikusia duten dokumentazioari, ebaluazioari eta ikuskatzeei buruzkoa (2006-07-12ko EHAA).

Agindu horren 6. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen direla kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Bilboko «Fundación Euskoiker» fundazioari (Luchana 6, 4.a esk., B depart.) substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien prebentzioarekin zerikusia duten segurtasun txostenak ebaluatzeko baimena berritzea.

2.– Baimen horrek hiru urterako balioko du, betiere 2006ko ekainaren 15eko Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa betetzen jarraitzen bada (2006-07-12ko EHAA).

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala