Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2013ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4048

IRAGARKIA, zeinen bidez 04545 zenbaki profesionala duen Ertzaintzako kideari jakinarazten baitzaio Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abuztuaren 30eko Agindua. Agindu horren bidez, zerbitzutik baztertzeko zigorra ezartzen zaio, 405X13ED012 diziplina-espedientean huts oso larri bat egin duelakoan.

Espedientatuari jakinarazpena helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko auzi-bideen jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Halaber, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango du agindu hau eman duen organoan, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago HAAJAPEko 116. artikuluan.

2.– Espedientea ikusteko aukera ere badu Erandioko Mendotxe bideko 18an, Ikuskatzailetza eta Administrazio Alorrean.

3.– 2013ko irailaren 6az geroztik etenda dago Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abuztuaren 30eko Agindua jakinarazteko iraungitasun-epea, hala xedatuta baitago HAAJAPEko 44.2 in fine artikuluan eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen urtarrilaren 3ko 170/1994 Dekretua 41.3 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 10a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRÓNIZ.


Azterketa dokumentala