Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2013ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4045

EDIKTUA, 1854/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Maria Jose Mugica Mateos andreak, Donostiako Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut:

1854/13 falta-judizioan, epaitegi honetako magistratu den Angela Fernandez Zabaleguik epaia eman zuen 2013ko maiatzaren 9an.

EPAITZA

Aleni Prohorov 10 egunez uneoro non dagoen jakinaraztera kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile baita.

Aleni Prohorov Super Amarari 113,79 euro ordaintzera kondenatzen dut, erantzukizun zibilagatik.

Aleni Prohorov salatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Aleni Prohorov (AIZ: 11299659) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko abuztuaren hamahiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala