
182. zk., 2013ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4044
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1287/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1287/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Asesoría de Fincas Bellido, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Ricardo Vargas Potes.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan 2013ko apirilaren 10ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:
Osorik baiesten dut Asesoría de Fincas Montero Bellido delakoaren ordezkari prozesalak Ricardo Vargas Potes-en aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 1.891,96 euro, legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrera sortutakoak, eta prozedura-kostuak.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Ricardo Vargas Potes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS