Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2013ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4043

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 326/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta xedapen-zatiak:

128/13 AUTOA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko uztailaren hamarra.

XEDAPENAK

XXXXX adingabearen harrera eratzea erabaki da, adingabearen babesa duen entitate publikoak bideratutako espedientean azaltzen den modura eratzea, hain zuzen. Entitate publiko horren aurrean gauzatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Tara San Martín López dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko uztailaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala