Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2013ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4041

410/2013 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitako Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoaren zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena.

Zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-karguen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren 3.1. artikuluak ezartzen duenaren arabera, «Jaurlaritzaren Kontseiluak, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako enteak atxikita dituzten sailetako titularren proposamenez, ente horietako zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartuko du dekretu bidez».

Artikulu horren arabera, halaber, proposamen horiek zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako organo artezkariek hartutako erabaki bidez egingo dira, urtero, eta, erabakietan bertan, dekretu horren ondorioetarako zuzendaritza-karguak zeintzuk diren zehaztuko da.

Artikulu horretan xedatutakoaren arabera, Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2013ko ekainaren 27ko bilkuran, aho batez erabaki zuen Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoaren zuzendaritza kargu bakarra zuzendari nagusiarena izango zela.

Hori dela dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.3 artikuluan eta Zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-karguen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko irailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoaren zuzendaritza-karguen zerrenda onartzea, otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako. Zuzendaritza-kargu bakarra sozietatearen zuzendari nagusiarena izango da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da abenduaren 20ko 421/2005 Dekretua, Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoaren zuzendaritza-karguen zerrenda onartzekoa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko irailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala