
182. zk., 2013ko irailaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4037
405/2013 DEKRETUA, abuztuaren 30koa, Gasteizen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat sortzeko dena.
Gasteiz hazten ari da, auzo berriak sortzen ari dira eta biztanleak auzo horietara doaz bizitzera. Ondorioz, ikastetxe berriak sortu behar dira, inguru horietara bizitzera doazen herritarren hezkuntza-premiei erantzuteko.
Ikastetxeak sortzea, kentzea eta aldatzea hezkuntza-administrazioei dagokie, hala xedatuta baitago Hezkuntza-eskubidea arautzen duen urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean.
Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Gasteizen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe hau sortzea:
CEIP Errekabarri HLHI
Kodea: 010605
Kodea: 01007592
2. artikulua.– Ikastetxea 2013ko irailaren 1ean hasiko da martxan.
3. artikulua.– Ikastetxe horretako lanpostuak maisu-maistren kidegoko 2013-2014 ikasturteko lanpostuen zerrendetan argitaratuko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostian, 2013ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS