Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2013ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3946

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1166/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1166/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Monica Bermudez Fernandez.

Abokatua: Ana Maria Gil Palacios.

Prokuradorea.

Demandatua: Juan Teofilo Garcia Viniegra.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2013-05-20an, eta hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Mónica Bermúdez Fernándezek Juan Teófilo García Viñegraren aurka jarritako demanda. Auzi-ihesean da Juan Teófilo García Viñegra.

Juan Teófilo García Viñegrari kondena hau ezartzen diot: ordaindu egin beharko ditu, epai hau irmo bihurtzen denetik hasita hilabetean, demandatzailearen etxean erangidako kalteak. Hilabete horretan kalteak ordaintzen ez baditu, 1.094 euroko ordaina emango dio demandatzaileari, 2010eko azaroaren 1etik aurrera sortutako legezko interesa gehituta.

Zenbateko horrek Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan epai-betearazpenetarako aurreikusten den interesa sortuko du (ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte), baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 455.1 artikulua). Ez da ezertan eragozten PZLren 501. artikuluan auzi-ihesean emandako epaiak hutsaltzeari buruz ezarritakoa.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeian.

Juan Teofilo Garcia Viniegra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala