Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2013ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3945

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 314/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Adostasunik gabeko 314/12 dibortzioa.

Demandatzailea: Enrique Elizazu Minchero.

Abokatua: Sandra Garcia Muñoz.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: Adama Diallo.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan 2013ko apirilaren 16an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Alcain prokuradoreak Enrique Elizazu Minchero-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Adama Diallo-ren aurkakoa. Horrenbestez, auzilarien arteko ezkontza deseginda dagoela deklaratzen dut, dibortzioa dela kausa, deklarazio horrek dituen legezko ondorio guztiekin.

Kostuei dagokienez berriz, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Adama Diallo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2013ko uztailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala