
177. zk., 2013ko irailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 3 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
3943
AGINDUA, 2013ko irailaren 3koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.
Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartzeko Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Agindua hainbat alditan aldatu da, besteak beste, lanpostuen zerrenda gertatu diren egitura aldaketetara egokitzeko.
Ertzaintzako lanpostuen zerrendak aldaketa asko jasan dituela ikusirik, 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez (2013-07-02ko EHAA, 125. zk.) Ertzaintzaren egiturako lanpostuen zerrenda osoa berriz argitaratu zen, ordura arte onartutako eta argitaratutako aldaketa guztien emaitza jasotzen duena.
Agindu honen helburua da Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda berriro aldatzea, Indartze Brigadaren lanpostu guztiak kenduz, aipatutako 2013ko ekainaren 26ko Aginduak laguntzeko postuak sortu baitzituen Brigada Mugikorraren unitatean.
Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman dutelarik, eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian negoziatu eta gero, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Lanpostuak kentzea.
I. eranskinean zerrendatutako lanpostuak kentzen dira.
2. artikulua.– Dotazioak sortzea.
II. eranskinean adierazitako lanpostuan dotazioak sortzen dira.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 3a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
RSS