Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2013ko irailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3941

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2013ko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko deitzen duen laguntzen deialdia egin du. Agindu hori 2013ko irailaren 2ko EHAAn argitaratu da.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du aipatu Ebazpenaren 9. artikuluak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia deitzen duen Hautaketa Batzordeakideen izendapena egitea, eta bere osaera argitaratzea.

Bigarrena.– Honako hauek dira 2013ko uztailaren 16ko Ebazpenaren 9. artikuluan araututako Hautaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

a) Batzordeburua:

Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia.

b) Epaimahaikideak:

Marian Gonzalez Amo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.

Raquel Raposo Acevedo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programak eta Formakuntza arloko arduraduna.

Sorne Etxebarria Arrien andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen teknikaria.

Izaskun Fernández Otegi, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza juridikoaren arloko arduraduna. Honako hau, idazkari lanetan arituko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ondorioak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala