Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3937

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da EB2-0110/12-LE-043 espedientean Miren Elixabete Txertudi Uralde andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2013ko martxoaren 18an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Miren Elixabete Txertudi Uralde andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuena.

Aipatu ebazpena interesdunari jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau ematen da argitara, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala