Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3936

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da SD3-02093/12 espedientean Elena Gómez Revuelta andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2013ko otsailaren 15ean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Elena Gómez Revuelta andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartezina deklaratu zuena.

Aipatu ebazpena interesdunari jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horrez gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala