
176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3935
IRAGARKIA, Jose M.ª Mendivil Rosi 2013ko martxoaren 15ko errekerimenduko eta iraungitze ohartarazpeneko idazkia jakinarazteko dena, zeinen bidez Industriako Erregistroko inskripzioa egunera dezala errekeritzen baitzaio.
Aipatu idazkia Jose M.ª Mendivil Rosi jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean (Zuberoa kalea 6, Bilbao, Bizkaia). Hori dela eta, idazkia argitaratzen da, oso osorik:
Industria Erregistroaren Eguneratzea.
Erregistro-zenbakia: 48/9296.
Lurralde Ordezkaritza honen Industria Establezimenduen Erregistroan zuen industriari buruz dauden datuen eguneratzea dela-eta, adierazten dizuegu jakinarazpen hau jasotzen duzuen egunetik hasita hamabost eguneko epean datu horiek eguneratu beharko dituzuela, erantsitako inprimakia beteta igorriz.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko prozedura arautzen duen 2002ko urtarrilaren 30eko Aginduaren 4. artikuluan ezartzen duenez (2002-02-06ko EHAA), derrigorrezkoa da jada erregistratuta dauden enpresetan gertatutako aldaketa esanguratsu guztiak jakinaraztea; agindu horren 6. artikuluan, halaber, Industria Erregistroa 4 urtean behin eguneratzeko betebeharra ezartzen du.
Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bada, dagokion hertsapen-isuna jarri ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.
Horri buruzko edozein kontsultatarako, Lurralde Ordezkaritza honen Industria Zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan, 94 403 14 25 telefono-zenbakira deituz.
Bilbao, 2013ko otsailaren 11.
Industria eta Energia Administrazioaren Koordinatzailea,
M.ª JESUS MARKAIDA URIARTE.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Bilbao, 2013ko maiatzaren 17a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS