
176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3934
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1153/12 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1153/12 kanbio-judizioa.
Demandatzailea: Roig Ceramica, S.A.
Abokatua.
Prokuradorea: Palacios.
Demandatua: Prefabricados Luz, S.L.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan, autoa emanda 2013-04-02an, zeinaren xedapenezko zatia ondokoa baita:
XEDAPENAK
1.– Kanbio-judizio hau amaitutzat jotzen da.
2.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da, eta alderdi betearazle den Roig Ceramica, S.A.ren alde gauzatuko da, eta Prefabricados Luz, S.L. alderdi betearaziaren aurka.
Betearazpena betearazpen-prozesu bezala erregistratuko da.
3.– Ondoko zenbatekoarekin abiarazten da betearazpena: 2.956,94 euro, tronkoarenak; eta 887,00 euro: berandutza-interesenak, gastuenak eta kostuenak, alde batera utzi gabe ondorengo likidazioa.
4.– Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.
Ebazpen hau irmoa da, eta beraren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik (PZLb, 551. artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.
Prefabricados Luz, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA
RSS