
176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3933
EDIKTUA, 2189/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.
Errekurtsoa: 2189/13 apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Kutxabank, S.A.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.
Gaia: hipoteka-betearazpena.
Errekurtso horretan 2013-07-05ean autoa eman da. Hona bere xedapen-zatia:
«Baietsi egiten da Angel Maria Echaniz jaunak Kutxabank, S.A.ren ordez aurkeztutako apelazio errekurtsoa, 2013ko apirilaren 10eko autoaren aurkakoa. Hori dela eta, ebazpen hori ezeztatu egiten da eta, era berean, indarrik gabe uzten dira 2013ko otsailaren 27ko Ordenazio Eginbidea eta 2013ko martxoaren 8ko Dekretua, auzitegiak enkantea zein egunetan egingo den erabaki dezan, hala eskatu baitu betearazleak.»
Naouale Arbaqui eta Yahya Ziani demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2013ko uztailaren 9a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS