
176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (322 KB - 25 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
3932
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Kimberly Clark SLri ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Zallako (Bizkaia) udalerrian muselina papera fabrika dezan.
AURREKARIAK
2006ko abenduaren 29an, Kinberly Clark SL enpresak Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Zallako (Bizkaia) udalerrian paperaren fabrikazio-jarduerarako. Eskaerarekin batera, Zallako Udalak 2006ko ekainaren 21ean eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen:
– Oinarrizko proiektua (2006ko abendua).
– Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).
Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Kimberly Clark SL enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena eta jarduera martxan jartzeko baimena zituen, 1990eko uztailaren 13koa eta 1992ko martxoaren 12koa, hurrenez hurren. Baimen horiek muselina paperaren fabrikazioaren jarduerarako eman ziren. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: ubidera isurtzeko baimena, 2001eko maiatzaren 9koa; hondakin arriskutsuak ekoizteko baimena, 2006ko apirilaren 25ekoa, eta hondakin geldoak ekoizteko baimena, 2005eko maiatzaren 25ekoa, eta ondorengo zabaltze eta berritzeak, isuri eta hondakinen arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraiki.
Beranduago, 2006ko ekainaren 21ean, xede dugun proiektuaren eta Zallako hirigintza-plangintzaren arteko bateragarritasunari buruzko udal txostena bidali zen.
2006ko abenduaren 29an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Zallako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoari egin zitzaien eskaera.
2007ko martxoaren 19an, ingurumen organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko urriaren 31n osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Kimberly Clark SL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko otsailaren 4an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Zallako Udalari, Osasun Sailari eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
2008ko otsailaren 4an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Kimberly Clark SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen proposamena gehituz.
2008ko otsailaren 19an sustatzailearen idazki bat jaso zen, ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen proposamenari buruz egindako hainbat gogoetarekin.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Kimberly Clark SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; ibilgura isurtzeko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartu eta zuzentzeari dagozkionak. Era berean, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte, espedientean parte hartzen dutela agerian utziz.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Kimberly Clark SL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Zallako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da Teknika Erabilgarri Egokienen erabilera. Zehazki, Europako Batzordearen papergintza-arloko 2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry» BREF txostenaren edukia hartu da kontuan.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen proposamena sinatu eta Kimberly Clark SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla Ebazpen hau lantzeko orduan.
Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpen proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Helbide soziala Zallako (Bizkaia) udalerriko Aranguren auzoa, z/g duen eta IFK: B-20002671 zenbakia duen Kimberly Clark SL enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, muselina paperaren fabrikazio-jarduerarako, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 6.1.b kategorian, «Eguneko 20 tona papera eta kartoi produzitzeko gaitasuna duten instalazioak».
Kimberly Clark taldeak Zallako Aranguren auzoan duen instalazioan bi paper-makina daude, hondakin-papera oinarrian hartuta muselina papera fabrikatzeko. Makina horien ekoizpen-gaitasuna 40.000 t paper urtean da.
Bi fase bereizten dira instalazioan garatzen den ekoizpen-prozesua: hondakin-paperaren tratamendua eta paperaren fabrikazioa.
Hondakin-paperaren tratamendua tinta kentzeko plantan egiten da. Azken horrek hondakin paperaren tratamendurako bi lerro ditu, modu berean.
Prozesua hasteko lehengaia pulper edo birringailuan sartzen da. Bertan nahasten da hondakin papera edo ore-xaflak eta ur garbia, kontzentrazio jakin batzuk lortu arte.
Hondakin-papera oso kutsatuta iristen den lehengai bat denez (hare, burdin, grapa eta abarrek kutsatua), eta tindatuta egoten denez (idazketa eta argazkien ondorioz), garbiketa-prozesu bat egin behar da. Zentzu horretan, pulper-ean orea osatu eta gero, disolbatu egiten da berriro, bahea duen bereizgailu batean eta bertan desagerrarazten dira partikularik lodienak. Jarraian orea itxaron-asketara eramaten da eta bertan hasten da arazketa.
Lehenengo urrats batean arazketa lodia egiten da turbo bereizgailuetan eta bertan desagerrarazten dira hondakin lodiak (grapak, plastikozko zatiak, eta abar). Ondoren, orea aska batean biltegiratzen da eta bertatik mailakatze-kutxara eramaten da, orearen maila, presioa eta trinkotasuna erregulatzeko. Jarraian, disolbatu eta flotazio-fasera eramaten da.
Flotazio-prozesuan tinduak desagerrarazten dira. Orea irabiatu egiten da eta aparrak osatzen dira (tinduak arrastatzen dituzte). Guztiak ekorketa bidez desagerrarazten dira. Xede horrekin, pulper-ean apar-eragileak gehitzen zaizkio oreari.
Orearen arazketa ziklonikoa egiten da ondoren, partikula astunak desagerrarazteko; pisu gutxiago duten partikulak, berriz, zikloiko ardatz axialetik mugitzen dira, bigarren zikloi multzora iritsi arte. Zikloi horietan arazketa zentrifugoa egiten da, ezpal txikiak edo zuntz trinkoko zatiak desagerraraziz.
Amaitzeko, orea azken arazketa-prozesu batera eramaten da. Orea garbitu egiten da, orea deshidratatuz eta, ondorioz, urak eramaten du orean egon daitekeen zikinkeriaren zati bat. Horrela lortzen den ura zirkuitu orokorrean sartzen da berriro, klarifikagailu bat erabiliz, eta garbigailutik irteten den orea aska batean biltegiratzen da eta ur berriarekin disolbatu.
Hurrengo urratsa kolore zuriko zuntzei lehen zuritzea egitean datza; horretarako, ur oxigenatua gehitzen da nahasgailu batean. Horrela lortutako nahastea loditasun baxuko zutabe batean sartzen da eta azpialdetik erauzten da, gainezkatze bidez, aska berri batera. Orea sartzen denetik ateratzen denera igarotako denboran gertatzen da zuritzea lortzeko erreakzio kimikoa.
Jarraian, orea loditzeko prozesu bat garatzen da; baker torlojuetan lehenengo eta prentsetan ondoren. Ore loditua dispersore torlojudun eta horzdunetara eramaten da eta bertan desagerrarazten dira orbanak, latexa, eta abar, marruskadura bidez; ondoren, azken zuritze-prozesua egiten da, ur oxigenatua erabiliz. Prozesu hori loditasun altuko zuritze-dorre batean egiten da. Orea goialdetik sartzen da kasu honetan.
Orea zuritu eta gero, paper-makinetan sartzen da. Makinak tinta kendutako orearekin zein ore puruarekin elikatu daitezke.
Ore purua pulper helikoidaletik pasatzen da eta, ondoren, zelulosa-aska izeneko aska batean pilatzen da. Centrifiner batera eramaten da ondoren eta bertan oreak eduki ditzakeen hainbat elementu kaltegarri desagerrarazten dira. Azkenik, orearen azken fintzea egin eta berriro biltegiratzen da.
Bi oreak nahasketa azkarreko kaxa batera ponpea daitezke, behar diren proportzioen arabera. Kaxa horretatik orea erortzen uzten da, nahaste-aska izeneko aska batera eta makina-askara ponpatzen da ondoren. Biltegi horretatik makina-buruko kaxara sartu arte, oreari arazketa ziklonikoko eta arazketa zentrifugoko azken prozesua egiten zaio.
Prozesuan zehar orearen kontzentrazioa aldatzen dela kontuan hartuta, diluzio-ura behar izaten da. Papera lehortzeko kendutako ura berriro zirkulazioan jarriz eta berregokituz lortzen da diluzio-ura.
Paper-xaflari ura kentzen zaio makinan. Horretarako artekak eta presio bidezko huts-ponpen ekipo bat erabiltzen dira. Azken lehortzea satinatzeko makinan edo yanki arrabolean egiten da, lurruna eta aire beroa erabiliz. Errekuntza-gasak eta lurrunak erabilita lortutako nahastea sabaian lurruna trinkotzea saihestuko duen tenperatura egokia mantentzeko erabiltzen da airea.
Bestalde, bobinagailura sartu aurretik ertzak ebakitzetik soberan dagoen papera makinako orearen zirkuitu orokorrean sartzen da. Horretarako, aurretik fintzeak eta arazketak egiten dira.
Amaitzeko, muselina papera tamaina desberdineko arraboletan biltzen da (diametro eta luzera desberdinekoak), beharraren arabera.
Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. 2005ean 66.949.000 kWh, 7.051.236 m3 eta 49,65 m3 izan ziren bakoitzaren kontsumoak, hurrenez hurren.
Bestalde, udal sareko ura langileen kontsumorako eta zerbitzu higienikoetarako erabiltzen da, eta Kadagua ibaitik hartutako ura hondakin-papera arazteko prozesurako eta papera fabrikatzeko erabiltzen da. 2005ean 1.940 m3 ur kontsumitu zen udal saretik eta 2.266.297 m3 ur hartu ziren Kadagua ibaitik.
Era berean, instalazioan bilketako uren tratamendurako planta bat dago. Bi dekantagailu ditu eta horietan koagulatzailea eta malutatzailea gehitzen dira, solido esekiak desagerrarazteko.
Instalazioan sortutako hondakin-uren artean, komun, zerbitzu eta aldageletako ur sanitarioak daude. Gueńeseko HUAko saneamendu-sarera iristen dira zuzenean.
Bestetik, prozesuko urak, galdarako purgatzeak eta instalazio osoko euri-urak, bidalketa eremukoak eta laborategietakoak izan ezik, Artzeniagako fabrikatik datozen xaboi-urekin batera, instalazioak duen araztegi biologikora zuzentzen dira. Araztegi horretako efluentea Kadagua ibaira isurtzen da isurketa-puntu bakar batetik.
Azkenik, Pastguren, Virtisú eta Kimberly Clark SL enpresek partekatzen duten patioko euri-urak jaso eta Pastguren-en araztegira eramaten dira.
Atmosferara egiten diren isurtzeak, gas naturaleko galdara batetik egiten dira. Hala ere, galdara osagarri bat dago, baina ez da erabiltzen egoera arruntetan. Gainera, ur-lurrunaren 2 erauzketa egiten dira paper-makinekin lotuta.
Bestalde, honakoak instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsu garrantzitsuenak: olio erabilia, plastikozko ontzi kutsatuak, metalezko ontzi kutsatuak, eta abar, instalazioko zerbitzu orokorrekoak guztiak. Halaber, hondakin ez-arriskutsuen artean, instalazioan sortutako hondakin-urak arazi ondorengo araztegiko lohiak daude, bai eta ekoizpen-prozesuarekin lotutako hondakinak ere (txatarra, kartoia, plastikoa, eta abar).
2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp anda Paper Industry» BREF agiriko teknika onenen erabilera barne hartzen du, hala nola: ur-kontsumoa murrizteko teknikak, gutxien kutsatutako urak bereiztea eta prozesura birzirkulatzea adibidez, urak berritzea birziklatzeko, ur-zirkuituak eta korrontearen kontrako fluxua prozesuko uretatik bereiztea eta barruko ur-zirkuituen tratamendua. Bestalde, hondakin-uren isurketen eragina minimizatzeko, Kimberly Clark SL enpresak tratamendu-sistema bat du: tratamendu fisiko-kimikoa eta tratamendu biologikoa ondoren egiten dira. Airera egindako isurketak gutxitzera bideratutako Teknika Erabilgarri Onenei dagokienez, honako lehen mailako neurri hauek nabarmentzen dira: energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdara laguntzaileen errekuntza-baldintzak kontrolatzea, eta SO2-ko emisioak murrizteko erregai, gas edo NOx-eko emisioak murrizteko erregailu bereziak instalatzea.
Bigarrena.– Kimberly Clark SL enpresak Zallako udalerrian muselina papera fabrikatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Kimberly Clark SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.
Kimberly Clark SL instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Kimberly Clark SL instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
(Ikus .PDF)
B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
(Ikus .PDF)
Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa onartuko da Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Aginduak (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bere 21. artikuluan adierazitakoa, hortaz, aipatutako mugak kasuen % 25ean gainditu ahal izango dira, betiere % 40 gainditzen ez bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai poluitzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. Hala eta guztiz ere, L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez direnean, baina L1 eta L2ren gutxieneko distantzia 2D eta 0,5D baino txikiagoa denean, hurrenez hurren, laginketa-puntua egokia dela ulertuko da; dena dela, laginketa-puntuaren egokitasuna baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egindako txosten baten bidez justifikatu behar da.
Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).
B.1.2.– Isurketarako baldintzak.
B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: paper eta kartoizko gaiak fabrikatzea etxeko erabilera eta erabilera sanitarioa emateko.
Jarduera-taldea: papera.
Mota-taldea-EJSN: 2-14-21.222.
(Ikus .PDF)
B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
a) Azken isurketa (tratamendu-sistemako efluentea).
(Ikus .PDF)
B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
a) Azken isurketa (tratamendu-sistemako efluentea).
(Ikus .PDF)
Tenperatura. Ubidearen tenperatura ezin da 3 şC baino gehiago areagotu.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik barne hartzen ditu eta, batez ere, Uraren abuztuaren 2ko 29/1985 Legeko Atariko, I, IV, V, VI eta VIII. Tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen substantzia arriskutsuak.
B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:
– Gauzatutako jarduketak:
1.– Industriako hondakin-urak arazteko instalazioa. Uren tratamendu fisiko-kimikoa eta biologikoa egiten da. Honako elementu hauek ditu sistemak:
– Ibaiko uren tratamenduko ur gordin lohitsuenen homogeneizazio-andela.
– Tratamendu fisiko-kimikoa (malutapena-dekantazioa, lohi-lodigailua eta prentsa-iragazkia).
– Lehenengo tratamenduan tratatutako urak bigarren tratamendura ponpatzea.
– Bigarren tratamendu biologikoa lohi aktibatuekin, dekantazio sekundarioarekin eta lohien birzirkulazioarekin.
2.– Jarraian adierazitako akatsak konpontzea, ur kutsatuak instalazioaren azpitik luzatzen den lurpeko ubidera iragaztea ekiditeko.
– 1. tinta kentzeko lerroko pulper-aren irteerako zolan dagoen pitzadura zigilatzea.
– Plazan (etxolaren eta isurketa-ubidearen artean) dagoen estolderiako txapa konpontzea eta soldatzea.
– Horma konpontzea Parshall etxolaren irteeran.
– Gauzatzeko dauden jarduketak:
1.– Pastguren SL, Kimberly Clark eta Virtisú enpresek partekatzen duten patioko euri-urak jaso eta Pastgurenen hondakin-urak tratatzeko sistemara bidaliko dira.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Kimberly Clark SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:
– Azken isurketa (tratamendu-sistemako efluentea).
– Eguneroko neurri puntualen biltegiratze digitalizatua eta neurtzeko tokiko adierazlea duen emari-neurgailua.
– Lagin-hargailu automatikoa, eguneroko lagin bateratuak hartzeko.
– pHmetroa.
B.1.2.5.– Isurien kontrol-kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:
(IKK): Isurien kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Po x Km.
Km = K2 x K3 x K4.
Honela ulertuta:
Ikusia = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
Azken isurketa (tratamendu-sistemako efluentea).
(Ikus .PDF)
Km = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,68125.
Pu= 0,03005 x 0,68125 = 0,02047 euro/m3.
Isurien kontrol-kanona = 0,02047 x 2.203.213 = 45.099,77 euro/urte.
Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.
Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (ULTBren 113.7 artikulua.).
B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zallako Udalean.
B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
• 1. prozesua: «zerbitzu orokorrak».
– 1. hondakina: «olio erabilia».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A802//B0019.
EHZ: 130205.
Urtean sortutako kantitatea: 1.800 kg.
Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak aldatzeko eragiketak.
– 2. hondakina: «taladrina».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/2.
Hondakinaren kodea: Q7//D13//L9//C51//H5//A802//B0019.
EHZ: 120109.
Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.
Instalazioaren mantentze mekanikoko azpiprozesuan sortzen da. Bertan, pieza eta erreminten konponketa mekanikoak egiten dira.
– 3. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua (white Spirit).
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/3.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A802//B0019.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 220 kg.
Instalazioak garbitzeko azpiprozesuan sortzen da.
– 4. hondakina: «Inpregnatuak (olioz inpregnatutako xurgatzaileak eta iragazkiak)».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/4.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A802//B0019.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 25 kg.
Instalazioko xurgatzaile eta ehunen bilketarako azpiprozesuan sortzen dira.
– 5. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontziak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/5.
Hondakinaren kodea: Q8//R4//S36//C51//H5//A802//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 1.300 kg.
Instalazioko ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.
– 6. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontziak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/6.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A802//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 1.680 kg.
Instalazioko erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.
– 7. hondakina: «Aerosolak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/7.
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S-G36//C41/51//H5//A802//B0019.
EHZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: 2 kg.
Instalazioko erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.
– 8. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/8.
Hondakinaren kodea: Q3//D15//LS40//C23/41/51//H6/8/3b//A802//B0019.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 3 kg.
Laborategiko analisi-azpiprozesuan sortzen da.
– 9. hondakina: «Fluoreszenteak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/9.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A802//B0019.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 5 kg.
Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak aldatzeko eragiketak.
– 10. hondakina: «Botoi-pilak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/10.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6/14//A802//B0019.
EHZ: 160603.
Urtean sortutako kantitatea: 0,5 kg.
Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak aldatzeko eragiketak.
– 11. hondakina: «Botoi-pilak ez direnak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/11.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C22//H14//A802//B0019.
EHZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: 1 kg.
Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak aldatzeko eragiketak.
– 12. hondakina: «II. multzoko hondakin biosanitarioak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/12.
Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A802//B0019.
EHZ: 180103.
Urtean sortutako kantitatea: 1 kg.
Zerbitzu medikuko azpiprozesuan sortzen diren objektu zorrotzak dira.
– 13. hondakina: «PKB duen transformadorea».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/13.
Hondakinaren kodea: Q12//D15//R13//SL10//C32//H6/7//A802//B0019.
EHZ: 160209.
Urtean sortutako kantitatea: aldatu egiten da, berariazko araudiaren arabera.
Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak aldatzeko eragiketak.
– 14. hondakina: «Ekipo elektriko eta elektronikoak».
Identifikazioa: B20002671/4813981/1/14.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C6/7/18//H14//A802//B0019.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.
Instalazioaren mantentze-lan orokorraren azpiprozesuan sortzen da; bertan gauzatzen dira ekipoak aldatzeko eragiketak.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
e) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.
f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Kimberly Clark SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
i) Kimberly Clark SL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako industria-olio erabilia.
j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenaren, aurreikuspenak bete beharko ditu Kimberly Clark SL enpresak.
k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
l) Kimberly Clark SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo edukia jakinarazi beharko du. Kimberly Clark SL enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.
m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Kimberly Clark SL enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
n) Kimberly Clark SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
p) Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
q) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Kimberly Clark SL enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
a) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan.
b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Kimberly Clark SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Kimberly Clark SL enpresak lurzoruaren kalitatea sakonean aztertu beharko du ondorengo egoera baten aurrean:
a) Jarduera ezarri edo handitu bada.
b) Lur-mugimenduak eragin dituzten proiektuak gauzatu badira.
c) Jarduera behin betiko amaitu bada.
d) Lurzoruaren kalifikazio-aldaketa eman bada.
Kimberly Clark SL enpresak jarduera garatzen duen lur zatian lur-mugimenduak sustatzen baditu, enpresak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Karakterizazio horretan lortutako emaitzak, material horiek kudeatu aurretik Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, baloratzeko. Ingurumen organoak, ebazpen arrazoitu bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hastea eskatu ahal izango du kutsadura zantzurik antzemanez gero, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:
a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
C.1.– Atmosferako isuriak kontrolatzea.
a) Kimberly Clark SL enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
(Ikus .PDF)
Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dute.
Ateratze-fokuen kasuan, paper-makina bakoitza ordezkatzen duen fokuan neurtu beharko da. Laginketa horren aurretik Sailburuordetza honi jakinarazi beharko zaio non eta noiz neurtuko den.
C.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, bai sustatzaileak (autokontrola) nola BKEak egindakoak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.
C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
(Ikus .PDF)
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.
e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
f) Gainera, sustatzaileak parametro orokorren (pH, SE eta OEK) eguneroko autokontrol-orriak bidaliko ditu hilero.
C.3.– Instalazioak bertako uretan izango duen eraginaren kontrola.
Urtean behin neurtuko da adierazle biologiko hori. Horrenbestez, agorraldia iristean komunitate bentonikoen osaera, ugaritasuna eta dibertsitatea zehaztuko dira, IBMWP eta IASPT adierazle biotikoen bitartez. Aurretik, kanpainen eta aurreikusitako metodologiaren deskribapen zehatza egingo da.
C.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(Ikus .PDF)
(1) Adierazleen unitateak beti ematen diren datuenak badira hobeto, hau da, atmosferara egiten diren isurtzeen datu bat bada, hobeto kg urteko adierazten bada edo emari eta kontzentrazio unitateetan, horrela ematen baitira isurketen EPER datuak. Materialen datu bat bada, hobeto tonatan ematea, energiari buruzko datu bat bada, kWh-tan eta abar.
C.5.– Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.7 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren Testu Bateginarekin batera aurkeztuko da.
C.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Urtero egingo da, eta ingurumenaren jagoletza-programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
C.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
D.2.– Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (21120 epigrafea, Papera eta kartoia fabrikatzea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ez artzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Kimberly Clark SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.
Oinarrizko Proiektuko 13 atalean egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
e) Gasolioa, produktu kimikoak, hondakin arriskutsuak eta hondakin-papera, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
i) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
j) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.
k) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
l) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.
m) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
n) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
o) Ebazpen honen B.1.4 atalean deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta maneiatzeko instalazioak behar den bezala isolatuko dira, gerta daitezkeen haustura, ustekabeko gainezkatze, eta abarrei aurre egiteko.
p) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
q) Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.
r) Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da derrigorrez, eta bertan, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido, lohi etab.en purgak, erreaktore biologikoko lohien kontzentrazioaren aldizkako jarraipena barne, horiek behar bezala purgatu eta erretiratzeko.
s) Produktua aldatzeko geldialdietan, abiaraztean eta garbiketetan zehar, isurketan kargak murrizteko neurri bereziak hartuko dira.
t) Hondakin-ura ezingo da «by pass« bidez isuri arazketa-instalazioetan.
u) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuri bat egitea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.
v) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gertakari-mota.
– Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den .
– Iraupena.
– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
– Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen balioespena.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.
– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
w) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin Kimberly Clark SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2.4 (Patio partekatuko euri-urak biltzea eta tratamendua egitea) B.1.3.1.f eta B.1.3.2.d (Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); B.1.3.1.l (PKB dituelaren aitorpena); B.1.3.1.o eta B.1.3.2.f (Sortutako hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua); B.1.3.l (PKB dituelaren aitorpena); C.1 (hala badagokio, atmosferara egiten diren isurtzeen kontrola); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isurtzeen erregistro-eredua); C.3 (Ingurune hartzailea kontrolatzeko kanpaina eta metodologiaren deskribapena); C.5 (Zarataren kontrola) C.7 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.3.a, b eta c (Mantentze-lanen eskuliburua, ikuskapen- eta kontrol-programa); D.3.g (Larrialdialdietarako beharrezkoak diren materialak); D.3.h (Kubetak husteko protokoloa); D.3.w (Suteen kontrako araudia).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena.– Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena.– Kimberly Clark SL enpresak Ebazpen honen xede den apaindura-papera fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.
Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
– Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
– Kimberly Clark SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Kimberly Clark SL enpresari, Zallako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 25a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.
RSS