
176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3928
EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuko 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.
Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko kide izendatzea:
Presidentea: Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.
Batzordekideak:
Luis Petrikorena jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren izenean.
Sonia González Ubierna andrea eta Susana Carramiñana García andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren izenean.
Jon Andoni Zarate Zarraga jauna, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasun Sailaren izenean.
Lucía Martínez Odriozola andrea, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
Arantxa Elizondo Lopetegi andrea, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
Begoña Muruaga Laca andrea, Kontsultarako Batzordea osatzen duten emakumeen elkarteen izenean.
Koldo Nabaskues Simón jauna, kontsumitzaileen elkarteen eta federazioen izenean.
Itziar Abad Ramírez andrea, komunikazioan eta berdintasunean aditua.
Pablo Vidal Vanaclocha jauna, publizitatean eta berdintasunean aditua.
Ainhoa Sinde Etxeberria andrea, EITBren izenean.
2. artikulua.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 9a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
RSS