Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2013ko irailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
3925

AGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egiturari buruzko Agindua aldatzen duena.

Agindu honen xedea da Brigada Mugikorraren eta Indartze Brigadaren unitateetan betetzen diren eginkizunak hobetzea; hain zuzen, bi unitate horiek era bereizian gauzatzen dituzten eginkizunak batuz, Brigada Mugikorra Unitatearen barruan.

Ondorioz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ezabatu egiten da Ertzaintzaren Egitura Aginduaren I. eranskineko 3 «Indartze Brigadaren Unitatea» puntua, III.1 «Herritarren Segurtasuna» paragrafoaren barruan. Segurtasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Agindua, Ertzaintzaren lanpostu zerrenda aldatzen duena. Bertan, Brigada Mugikorrean laguntza emateko postuak sortu ziren, Indartze Brigadako eginkizunak bereganatzeko hain zuzen ere.

Bigarren artikulua.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Errekurtsoak.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, errekurtsoak jartzeko epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala