Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2013ko irailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3867

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 16koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Giza Baliabideen zuzendariaren 2013ko uztailaren 15eko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragarri da. Aipatutako ebazpenaren bidez, lehentasun handieneko lan-poltsetarako behin betiko zerrenda onartzen da, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko jardunbidean.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 8ko Ebazpenak Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak ezarri zituen; eta, horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2013ko irailaren 9an Giza Baliabideen zuzendariaren 2013ko uztailaren 15eko Ebazpena ezarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Ebazpen horren bidez, lehentasun handieneko lan-poltsetarako behin-betiko zerrenda onartzen da, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko jardunbidean.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko apean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 16a.

Administzazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala