Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2013ko irailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3861

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. haren bidez, «ArcelorMittal Gipuzkoa S.L.U. - Planta de Zumarraga» enpresak emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera onartu zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen, honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Elixabete Garitano Soroa andereak, «ArcelorMittal Gipuzkoa S.L.U. - Planta de Zumarraga» enpresaren izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta elkartean emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko Entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «ArcelorMittal Gipuzkoa S.L.U. - Planta de Zumarraga» enpresak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– «ArcelorMittal Gipuzkoa S.L.U. - Planta de Zumarraga» enpresak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 8a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala