Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2013ko abuztuaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3783

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (N-2013-48-5237-M).

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari José Luis Madrazo Juanes jaunak honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Larraitz Sagarminaga Arriaga andreari, N-2013-48-5237-M espedientean hark emandako helbidean, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. kapituluan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

N-2013-48-5237-M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta horren aurka gorako errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 19a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSE LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala