Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2013ko abuztuaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3754

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 301/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2013-06-11n, zeinen idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

41/13 EPAIA

Bergara (Gipuzkoa), 2013ko ekainaren 11.

Ikusi ditut nik –Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile Marta Valle Pagolak– 301/12 adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko autoak, zeintzuk epaitegi honetan bideratu baitira –demandatzaile Asma Reghif Berrouhou andreak eskatuta– auzi-ihesian den Mohamed Chajini-ren aurka. Demandatzailearen ordezkaria: prokuradore Nerea Ariño; eta letratu defendatzailea: Iturrioz jauna.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ariño prokuradoreak Asma Reghif Berrouhou andrearen izenean eta ordez eta Jose Maria Iturrioz letratuaren zuzendaritzapean aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Mohamed Chajini jaunaren aurkakoa. Horregatik, suntsitutzat deklaratzen dut bi ezkontideen artean 2001eko azaroaren 16an egin zen ezkontza, eta behin betiko neurritzat jotzen ditut Zuzenbideko bigarren oinarrian ageri direnak. Kostuak ez dizkiot inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.). Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

2013ko ekainaren 13ko autoak zuzendu zuen epaia aurkaratzeko modua.

Mohamed Chajini demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2013ko ekainaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala