Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2013ko abuztuaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3753

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 763/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta xedapen zatia:

449/13 EPAIA

Epailea: María Jesús Gómez Soria.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko uztailaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Paula José Gomes Da Silva.

Abokatua: Raquel Crespo Perez.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Alderdi demandatua: Pedro Miguel Paulo.

–Auzi-iheslaria–

Judizioko gaia: guraso-ahala eta beste kentzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaile naizen aldetik (Familia), ikusi ditut judizio arruntaren 763/12 autoak, Paula José Gomes Da Silva andreak Pedro Miguel Paulo jaunaren aurka aurkeztutako demanda dela-eta bideratu direnak. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Partez baiesten dut Paula José Gomes Da Silva andrearen ordezkaritzak Paula José Gomes Da Silva jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta elkarrekin duten XXXXX alabari dagokienez honako erabaki hauek hartzen ditut:

– Adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio. Guraso-ahala biena izango da, nahiz eta amak esklusiboki baliatu ahal hori.

– Bien alabarentzako mantenu-pentsio bat ezartzen da, aitak ordaindu beharko duena. Hilean 50 eurokoa izango da, eta kopuru hori urtero eguneratuko da, KPIren arabera, eta ezin izango da inola ere izan eguneraketa baino lehenagoko hilabetekoa baino txikiagoa.

– Ez da bisita-erregimenik ezartzen, eta, hala badagokio, interesdunek zehaztu ahal izango dute noiz, nola eta non egingo diren bisitak.

– Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pedro Miguel Paulo non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut ediktu hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko uztailaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala