Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2013ko abuztuaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3750

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduak dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 10. artikuluak ezartzen du, batetik, Balorazio Batzorde batek ebazpen proposamena egingo duela aipaturiko diru-laguntzak emateko, eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzorde horren kideak izendatuko direla eta batzordearen osaera argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Clara Montero Telletxea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria).

Batzarkideak:

a) Koreografi sorkuntza: Helena Golab; Fernando Pérez Gómez; Fernando Piñeiro Fernández.

b) Dantza konpainiak sendotzea: Arturo García Fiel; Ana López Asensio; Fernando Pérez Gómez.

c) Dantza-lanen ekoizpena: Iratxe de Aranzibia Hermosilla; Laura Etxebarria Lus; Maral Kekejian Hernando; Ana López Asensio; José Agustín Pérez López.

d) Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza: Mari Carmen Agüero Montoya; Elena Alzaga Bilbatua; Lide Arana Arregui; Arturo García Fiel.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ANGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala