Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2013ko abuztuaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3749

AGINDUA, 2013ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «CPES Somorrostro BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Muskizko (Bizkaia) «CPES Somorrostro BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko, aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko eta aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo baten edukiera handitzeko.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretua, Mantentze-lan elektromekanikoko teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); martxoaren 18ko 384/2011 Errege Dekretua, Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (apirilaren 14ko BOE); otsailaren 28ko 28/2012 Dekretua, Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (martxoaren 21eko EHAA); otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretua, Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (martxoaren 1eko BOE); martxoaren 2ko 66/2010 Dekretua, Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 8ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2013-2014 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48003631.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Somorrostro».

Titularra: Fundación canónica autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Juan, 10.

Udalerria: Muskiz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

● «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

●«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● «Ingurumen-osasuna» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

● «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloaren edukiera handitzea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

● Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

● Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 16 unitate, 480 ikaspostu.

● Batxilergoa:

○ «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 22 unitate, 770 ikaspostu.

● Lanbide Heziketa:

● Familia: Administrazioa eta kudeaketa:

– «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Merkataritza eta marketina.

– «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila:

– «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:

– «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Telekomunikazio-instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Fabrikazio mekanikoa:

– «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Eraikuntza metalikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Irudi pertsonala:

– «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Informatika eta komunikazioa.

– «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Instalazioa eta mantenimendua:

– «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Lanbide-arriskuen prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Segurtasuna eta ingurumena:

– «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak:

– «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

– «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala