Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2013ko abuztuaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3746

AGINDUA, 2013ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «CPES Goierri BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Ordiziako (Gipuzkoa) «CPES Goierri BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimenduta dituen Batxilergoko bi unitate gutxitzeko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); azaroaren 27ko 250/2012 Dekretua, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko otsailaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2013-2014 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20005671.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Goierri».

Titularra: Fundación «Goierriko Herrien Ekintza».

Helbidea: Arranomendia, 2.

Udalerria: Ordizia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

● Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

● Batxilergoko» bi unitate gutxiago izatea.

Ikastetxearen osaera:

● Hezkuntza Berezia: Zereginen Ikaskuntza, 3 unitate.

● Batxillergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 8 unitate eta 280 ikaspostu.

● Lanbide Heziketa:

● Familia: Administrazioa eta Kudeaketa:

○ «Administrazioa eta Finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Fabrikazio Mekanikoa:

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Soldadura eta Galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Eraikuntza Metalikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Familia: Instalazioa eta mantenimendua:

○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekatronika Industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaion heziketa-zikloa irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 23a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala