Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2013ko abuztuaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3742

AGINDUA, 2013ko abuztuaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoa betez eta 6/1989 Lege horren 10.1.c artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da, hona hemen

OINARRI-ARAUAK

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua, aginduaren eranskinean lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta eskabidean datu pertsonalak eta egun lanpostua non duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.– Lehiakideek, eske-idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso beharko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Herri administrazioan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten gainerako merezimendu guztiak.

Gainera eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, eta egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ebatziko du, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera, eta ebazteko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Lehenengo errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera; bigarrenerakoa, ordea, bi hilabetekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 19a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: lurralde-ordezkaria (511786. kodea, 6. dotazioa).

– Lekua: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Bizkaia.

– Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

– Herria: Bilbo.

– Taldea: A.

– Kidegoa: X02EU.

– Destino-osagarriaren maila: 29.a.

– Berariazko osagarria: 0-A

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a.

– Derrigortasun-data: 2008-10-31.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Estatuko edozein herri-administraziotako A kidegokoa izatea.

– Estatuko edozein herri-administraziotako A kidegoan karrerako funtzionario legez jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean zerbitzuak eskaintzen, suspentsio egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.


Azterketa dokumentala