Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2013ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3555

IRAGARKIA, 2013ko maiatzaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Aulestiko udalerriko STR Aulesti izeneko 30/13,2 kV-ko transformadore-azpiestazio berria jendaurrean jartzeko dena.

Abenduren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduren 27ko BOE), dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoarekin bat, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legeko Erregelamenduaren 17. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, ondoko instalazioa jendaurrean jartzen da, zeinaren eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateak egindako eskabideari doakion instalazioa eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatua.

Erref.: 73 - ASS/SM azpiestazioa.

Kokalekua: Aulestiko udalerria.

Aurrekontua: 927.133,17 euro.

Xedea: zonaldean hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

Ezaugarriak:

Hau da funtsean transformadore-azpiestazio berria:

1.– Barrualdeko 30 kV-ko sistema elektrikoa, barra bikoitzeko konfigurazioduna, SF6 isolamenduarekin, lineako 2 gelaxkaz osatua, transformadore 1, zeinetatik elikatzen baita potentziako transformadore 1, kanpoan dagoen 10 MVA-koa, 30/13,2 kV erlaziokoa, lurrean ezarritako erresistentziarekin.

2.– Barrualdeko 13,2 kV-ko sistema elektrikoa, barra sinpleko konfigurazioduna, SF6 isolamenduarekin, lineako 4 gelaxkaz osatua, transformadore 1, eta Zerbitzu Laguntzaile 1, zeina barnealdeko transformadore 1 elikatzeko baita, zerbitzu laguntzaileena, 50 kVA-ko potentziaduna eta 13,2 kV/0,420-0,242 kV transformazioko erlazioduna.

3.– 3 etxola aurrefabrikatu, aipatu 30 eta 13,2 kV sistemak barne hartzeko, baita kontrol- eta komunikazio-babesak ere.

Eskatzen da administrazio-baimena eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea.

Eta hori guztia argitara ematen da nahi duenak proiektua azter dezan Lurralde Ordezkaritza honetan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), eta, bestetik, erreklamazioak aurkez daitezen, bi aletan). Horretarako epea hogei egunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2013ko maiatzaren 14a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala