Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2013ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3553

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko zentroetara eta polizia-etxeetara materialak banatzeko zerbitzua helburu duen administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: C02/017/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Segurtasuneko sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente-zenbakia: C02/017/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Segurtasun Saileko zentroetara eta polizia-etxeetara materialak banatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Sailaren zentroak.

d) Gauzatzeko epea: 24 hilabete, Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik aurrera; nolanahi ere, kontratua sinatu beharko da lanak hasi aurretik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak balioesteko irizpide bakarra dago.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren edo, hala badagokio, gastu-adierazlearen gehienezko aurrekontua: 661.157,02 euro + 138.842,98 euro, BEZari dagozkionak; guztira: 800.000 euro.

Zenbateko hori honela banatuko da urteka:

– 2013. urtea: 123.966,94 euro; gehi 26.033,06 euro, BEZarenak. Guztira, 150.000 euro.

– 2014. urtea: 330.578,51 euro; gehi 69.421,49 euro, BEZarenak. Guztira, 400.000 euro.

– 2015. urtea: 206.611,57 euro; gehi 43.388,43 euro, BEZarenak. Guztira, 250.000 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko abuztuaren 30a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Eskatutako sailkapena: R taldea, 1 azpitaldea, C kategoria.

Sailkapen hori ez badute, Europako Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek kaudimen ekonomikoko eta finantzarioko eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte (ondoren adieraziko da nola) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 75. eta 78. artikuluetan xedatutakoaren arabera, pleguko eranskinean –atzerriko enpresei buruzkoan– aipatzen den presuntzioa aintzat hartuz.

Egiaztatzeko moduak:

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena: negozio-bolumen globalaren gaineko adierazpenaren bidez eta, hala badagokio, kontratuaren objektuaren jarduera-esparruko negozio-bolumenaren gaineko adierazpenaren bidez; gehienez ere azken hiru ekitaldiei buruzkoa (enpresaburuaren jardueren sortze- edo hasiera-egunaren arabera) izango da adierazpen hori, eta, betiere, negozio-bolumen horri buruzko daturik dagoen neurrian.

– Gaitasun teknikoa: azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrendaren bidez; zerrenda horretan, alderdi hauek zehaztu beharko dira: zerbitzu edo lanon zenbatekoa, data eta hartzailea, publikoa zein pribatua. Exekuzio oneko ziurtagiriak erantsi beharko dira.

Betekizunak:

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Materialak banatzeko arloan gutxienez 500.000 eurotik gorako urteko batez besteko negozio bolumena egiaztatu beharko du, azken hiru urteetako bakoitzean (2010., 2011. eta 2012. urteak).

– Gaitasun teknikoa:

Azken hiru urteotan (2010., 2011. eta 2012. urteak), 200.000 eurotik gorako izaera berdineko kontratu bat gutxienez izan duela egiaztatu beharko du.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko irailaren 2a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik, karatularen 28.6 paragrafoan adierazitakoaren arabera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «B» gutun-azala: 2013ko irailaren 12a, 12:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2013ko uztailaren 19an.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala