Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2013ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3551

EDIKTUA, kontratua ez betetzeari buruzko 435/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 435/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gorka Jon Rubio Lavin.

Abokatua: Bilbao Sandoval Rafael.

Prokuradorea: Bartau.

Demandatua: Maison Basko Landais, S.L. eta Bernardo Ortiz-Coronado Lopez.

Gaia: kontratua ez betetzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2012-12-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Bartau Rojas prokuradoreak, Gorka Jon Rubio Lavin jaunaren izenean jarri duen demanda, Maison Basko Landais, S.L.ren aurkakoa; horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 14.339,68 euro, gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak. Halaber, prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

2.– Onartu egiten dut Bernardo Ortiz-Coronado Lopez demandatuak eta demandatzaileak lortutako transakzio-erabakia; erabaki hori dela eta, demandatuak 26.000 euro ordainduko dizkio auzi-jartzaileari 2013ko urtarrilaren 18a baino lehen. Demandatukide honi dagokionez, ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4766-0000-04-0435-10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko abenduaren hogeian.

Maison Basko Landais, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala