Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2013ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3548

EDIKTUA, 540/11 prozedura arrunteko autoen gainean bideratutako 430/12 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: merkataritza-arloko 430/2012 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Jose Antonio Aldasoro Darquistade.

Abokatua: Javier Marin Perez.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi errekurritua: Euskodis S.L.U. eta Jose Domingo Gonzalez Irusta.

Gaia.

Errekurtso horretan epaia eman da 2012-10-03an; honako hau diote idazpuruak eta epaitzak, hitzez hitz:

693/12 EPAIA

Jaun-andreak:

Ana Belén Iracheta Undagoitia andrea.

Ignacio Olaso Azpiroz jauna.

Lourdes Arranz Freijo andrea.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren hirua.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Laugarren Sekzioak, hau da, adierazitako jaun-andreek osaturikoak, apelazio-izapideetan ikusi ditu honako auto hauek: Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegian bideratu den 540/2010 prozedura arrunteko autoak, Jose Antonio Aldasoro Darquistade jaunak eskatutakoak eta Euskodis S.L.U. apelatu-demandatzailearen aurkakoak direnak. Apelatzaile-demandatua Cristina Palacio Querejeta prokuradoreak ordezkatu du eta Javier Marín Pérez letratuak defendatu du. Apelatu-demandatzailea Rafael Eguidazu Buerba prokuradoreak ordezkatu du eta Andoni Elejoste De La Quintana letraduak defendatu du. Eta horren guztiaren eragilea hauxe izan da: aipatu epaitegiak –2011ko ekainaren 15ean– emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa.

Inpugnatutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Ezetsi egiten dugu Jose Antonio Aldasoro Darquistade jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa; hain zuzen, Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak –2011ko uztailaren 15ean, erroilu honen jatorri diren prozedura arrunteko 540/10 autoetan– emandako epaiaren aurka aurkeztu da errekurtso hori. Horrenbestez, epai apelatua berretsi egiten dugu, eta errekurtso-egileari ezartzen dizkiogu sortutako kostuak.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen horren aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero, betiere. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0430 12) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Jose Domingo Gonzalez Irusta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala