Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2013ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3547

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 17ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla, eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Gidoien sorrera eta film laburren produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Amaia Beitia Bilbao andrea

Begoña del Teso andrea

Joseba Gorordo jauna

Gregorio Muro jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaritzako Teknikaria).

2.– Proiektuen garapena eta zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Ana Amigo Mérida andrea

José Miguel Beltrán jauna

Laura Alvea andrea

Mariela Besuievsky andrea.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala