Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3503

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 438/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 438/12 dibortzioa.

Demandatzailea: Diana Mercedes Cordoba Arboleda.

Abokatua: Maria Luz Lopez Arteche.

Prokuradorea: Bustamante.

Demandatua: Hichem Lellouche.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, 2013-06-20an, epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

299/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.

Tokia: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko ekainaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Diana Mercedes Córdoba Arboleda.

Abokatua: Maria Luz Lopez Arteche.

Prokuradorea: Ana Bustamante Esparza.

Alderdi demandatua: Hichem Lellouche.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: dibortzioa.

Osorik baiesten dut Diana Mercedes Córdoba Arboleda andreak jarritako demanda, auzi-ihesean den Hichem Lellouche jaunaren aurkakoa; horrenbestez, aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4709. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hichem Lellouche demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala