Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3450

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 27/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 27/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Soukaina El Yaakoubi.

Abokatua: Laura Anido Sánchez.

Prokuradorea: Pascual.

Demandatua: Naimi El Aquini.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-06-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Marokon, 2007ko urtarrilaren 8an, El Yaakoubi-k eta Naimi El Aquini-k egindako ezkontza –dibortzioa dela-eta– desegina dela deklaratzen dut, horren ondoriozko legezko ondorio guztiekin.

Bestalde, dibortzioaren ondoriozko behin betiko neurri hauek hartzen dira:

– XXXXX adingabekoen zaintza eta jagoletza ama Soukaina El Yaakoubi-ren esku uzten dira, zeinari baitagokio guraso-ahala esklusiboki baliatzea.

– XXXXX adingabekoen aldeko mantenu-pentsioa ezartzea, aitaren kargurakoa eta hileko 600 eurokoa dena. Aurreratutako hilabetetan, hile bakoitzeko lehen bost egunen barruan eta Soukaina El Yaakoubi-k izendatzen duen banku-kontuan ordaindu beharko da zenbateko hura. Bestalde, ebazpen honen dataz hurrengo urteko urtarrilaren 1ean eguneratu beharko da zenbateko hori, Estatistikako Institutu Nazionalaren edo horren ordezko erakundeak ezarritako KPIren arabera.

– XXXXX adingabekoek sortutako aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, aipatu gastuok justifikatu eta beste gurasoari jakinarazi ostean. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri semeak jaso behar dituen eskola-orduen aparteko gastuak. Premiazkoak izan ez eta gurasoen adostasuna izan barik, astialdikorakoak eta akademikoak diren gastuak, halakorik egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gauzatzen badira betiere.

– Epailearen baimenik gabe lau adingabekoak ez dira atera lurralde nazionaletik.

Guzti hori, kostuak beren beregi inori ezarri barik.

Epaia irmoa delarik, bidal bekio horren testigantza dagokion erregistro zibilari, tokatzen diren ondorioak sor ditzan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren hiruan.

Naimi El Aquini demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Adingabekoen interes behinenaren alde egiteko eta haien intimitatea jagoteko, ez dira aditzera ematen datu pertsonalak, izen-abizenak, helbidea eta beste zirkunstantzia batzuk; haien identifikazioa ahalbidetu ditzaketenak, betiere PZLb-ko 164. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala