Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3449

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 1624/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1624/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Enrique Laspeñas Erbina.

Abokatua: Alberto Murua Uriarte.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: Hector Fabio Marin Agredo.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen, 2013-05-27an, eta honakoa da bere epaitza:

Frade Fuentes prokuradoreak ordezkatutako Enrique Las Peñas Erbina jaunak aurkeztutako demanda baietsi eta Héctor Fabio Marín Agredo kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.644,64 euro ordaintzera. Zenbateko horrek, Kode Zibileko 1108. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, zitazio egunetik judiziora artekoa. Eta epaiaren egunetik guztiz ordaindu arte, Prozedura Zibilaren 576. artikuluan aurreikusitakoa.

Demandatuari ezartzen dizkiot prozesuaren kostuak.

Eta epai hau, auzialdi honetan behin betiko epaitu baita, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Hector Fabio Marin Agredo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala