
143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3448
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 439/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Yaquelin Lockard Peña, Julissa Sanchez Lockard eta Jennifer Sanchez Lockard-en aurka, Ermuko Gipuzkoa etorbideko 68. zenbakiko (B-1 eskailera) Jabekideen Erkidegoak eskaturik, Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratutako jabetza horizontalari buruzko 439/12 prozedura monitorioan dekretua eman da, zeinarekin amaitu egin baita prozedura; eta haren idazpurua eta xedapenezko zatia honako hauek dira:
96/2013 DEKRETUA
Eman duen idazkari judiziala: Maria Magdalena Isla Perez.
Tokia: Durango (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita laua.
XEDAPENAK
1.– Erkidegoari zor zaizkion kuotak (2.351 euro) erreklamatzeko, Yaquelin Lockard Peña, Julissa Sanchez Lockard eta Jennifer Sanchez Lockard-en aurka, Ermuko Gipuzkoa etorbideko 68. zenbakiko (B-1 eskailera) Jabekideen Erkidegoak eskaturiko prozesu monitorio hau bukatua dela erabakitzen da.
2.– Ermuko Gipuzkoa etorbideko 68. zenbakiko (B-1 eskailera) Jabekideen Erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzeko eska dezan, eta ohartarazi bekio ezen abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino handiagoa bada.
Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.
Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454. bis artikulua).
Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454. bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4688 0000 08 0439 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Hala agindu eta sinatzen dut.
Eta demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita bederatzian.
IDAZKARIA.
RSS