Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3443

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko osatu behar den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena.

Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deitzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 14. artikuluak dioenez, Epaimahai Kalifikatzailearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahai Kalifikatzailearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

• Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

• Bokalak:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

– Carmen Ochagavía Araiz andrea.

– Nekane Cobos Salinas andrea, epaimahaiko idazkari izango dena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala