Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3441

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko ekainaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Barakaldoko udalerrian 59 etxebizitza sozial esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Barakaldoko udalerrian 59 etxebizitza sozial esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko ekainaren 14ko Agindua 2013ko ekainaren 25ean argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (120. zk.), eta aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez bertan, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

2013/2889 (4/1) orrialdean, honela esaten du:

«4.– Etxebizitza horietatik 16 kenduko dira birkokatze-eragiketak direla eta. Kenduko diren etxebizitzak honako hauek izango dira: EB2-0701/06-EE-004 (egokitua), EB2-0701/06-EE-020, EB2-0701/06-EE-039, EB2-0701/06-EE-042, EB2-0701/06-EE-043, EB2-0701/06-EE-045, EB2-0701/06-EE-046, EB2-0701/06-EE-048, EB2-0701/06-EE-049, EB2-0701/06-EE-051, EB2-0701/06-EE-052, EB2-0701/06-EE-053, EB2-0701/06-EE-054, EB2-0701/06-EE-055, EB2-0701/06-EE-058 eta EB2-0701/06-EE-059.»

Baina honela esan behar du:

«3.– Etxebizitza horietatik 16 kenduko dira birkokatze-eragiketak direla eta. Kenduko diren etxebizitzak honako hauek izango dira: EB2-0701/06-EE-004 (egokitua), EB2-0701/06-EE-020, EB2-0701/06-EE-039, EB2-0701/06-EE-042, EB2-0701/06-EE-043, EB2-0701/06-EE-045, EB2-0701/06-EE-046, EB2-0701/06-EE-048, EB2-0701/06-EE-049, EB2-0701/06-EE-052, EB2-0701/06-EE-053, EB2-0701/06-EE-054, EB2-0701/06-EE-055, EB2-0701/06-EE-056, EB2-0701/06-EE-058 eta EB2-0701/06-EE-059.»

2013/2889 (4/2) orrialdean, lehenengo ebazpenean, honela esaten du:

«Baztertutako etxebizitzak honakoak izango dira: EB2-0701/06-EE-004 (egokitua), EB2-0701/06-EE-020, EB2-0701/06-EE-039, EB2-0701/06-EE-042, EB2-0701/06-EE-043, EB2-0701/06-EE-045, EB2-0701/06-EE-046, EB2-0701/06-EE-048, EB2-0701/06-EE-049, EB2-0701/06-EE-051, EB2-0701/06-EE-052, EB2-0701/06-EE-053, EB2-0701/06-EE-054, EB2-0701/06-EE-055, EB2-0701/06-EE-058 eta EB2-0701/06-EE-059.»

Baina honela esan behar du:

«Baztertutako etxebizitzak honakoak izango dira: EB2-0701/06-EE-004 (egokitua), EB2-0701/06-EE-020, EB2-0701/06-EE-039, EB2-0701/06-EE-042, EB2-0701/06-EE-043, EB2-0701/06-EE-045, EB2-0701/06-EE-046, EB2-0701/06-EE-048, EB2-0701/06-EE-049, EB2-0701/06-EE-052, EB2-0701/06-EE-053, EB2-0701/06-EE-054, EB2-0701/06-EE-055, EB2-0701/06-EE-056, EB2-0701/06-EE-058 eta EB2-0701/06-EE-059.»

2013/2889 (4/3) orrialdean, bederatzigarren ebazpenean, honela esaten du:

«Bederatzigarrena.– Egokitu gabeko 56 etxebizitzetatik, 15 birkokapenetarako erabiliko dira. Horietatik 12 bi logelakoak dira eta 3 hiru logelakoak. Esleituko diren egokitu gabeko 41 etxebizitzetatik, 9 logela bakarrekoak dira, 18 bi logelakoak eta 14 hiru logelakoak.»

Baina honela esan behar du:

«Bederatzigarrena.– Egokitu gabeko 56 etxebizitzetatik, 15 birkokapenetarako erabiliko dira. Horietatik 13 bi logelakoak dira eta 2 hiru logelakoak. Esleituko diren egokitu gabeko 41 etxebizitzetatik, 9 logela bakarrekoak dira, 17 bi logelakoak eta 15 hiru logelakoak.»


Azterketa dokumentala