
143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3440
EBAZPENA, 2013ko uztailaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Horren bidez, Fundación Fondo Formación entitateari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zaio.
Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.
Hortaz, Vanesa de Paz Otero andreak Fundación Fondo Formación entitatearen izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko Entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundación Fondo Formación entitateak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuen– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.
Bigarrena.– Fundación Fondo Formación entitateak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 4a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
RSS