Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2013ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3439

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Horren bidez, Lanberri elkarteari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera onartu zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; eta bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Teodoro Antonio Chávez Muñoz jaunak Lanberri elkartearen izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta elkartean emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanberri elkarteak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, elkarteari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– Lanberri elkarteak aitorpena erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorpenak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, aipatu aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala