Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3417

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez ebazpen-proposamen bat jakinarazten baitzaie. Ebazpen-proposamen horretan, Carpintería Metálica Zumarraga delakoak Zumarragako udalerrian jardun zuen bitartean erabili zuen partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da.

Euskal Trenbide Sareak eskatuta ingurumen-organoak izapidetu zuen Carpintería Metálica Zumarraga delakoak (helbidea: Santa Lutzi Diseminado kalea, Ezkio-Itsasoko udalerria) jardun zuen bitartean erabili zuen partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren prozedura. Hori guztia Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak xedatutakoaren arabera.

Prozedura horren barruan, Jon Andoni Muñoz Imaz eta María Isabel Zumarraga Esnal jaun-andreak (helbidea: Santa Lutzi Diseminado kalea 12-13, 2. ezk., Ezkio-Itsasoko udalerria) interesdunak dira. Jaun-andre horiei ebazpen-proposamen bat jakinarazteko ahaleginak egin dira. Ebazpen-proposamen horretan, aipatutako partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da, gehienez ere 15 eguneko epean bidal ditzaten egoki ikusten dituzten gogoetak.

Proposamen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Interesdunek sail honetan agertu beharko dute, jakinarazi nahi zaien informazioa eskuratzeko.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpen gisa har ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala