Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3410

EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 1744/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1744/12 filiazioa.

Demandatzailea: Maria Dolores Gonzalez Gomez.

Abokatua: Ildefonso Saenz Tabueña.

Prokuradorea: Del Bello.

Demandatua: Mohamed Ousti.

2013-05-23an, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

Guztiz baiesten dut María Dolores González Recaldek –bere seme XXXXXren izenean– demandatu Mohamed Oustiren aurka aurkeztutako demanda, eta deklaratzen dut María Dolores González Recaldek eta Mohamed Oustik ezkontzaz kanpo izandako semea dela XXXXX.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Mohamed Ousti demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala