Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3399

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2013ko maiatzaren 20koa, Turismoko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira jardunean hasi, aritu eta jarduna uzteko bidaia-agentziek aurkeztu beharreko jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen eredu normalizatuak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu dira Turismoko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 20ko Ebazpenari erantsita zihoazen jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen eredu normalizatuetan (ebazpen haren bidez onartu ziren jardunean hasi, aritu eta jarduna uzteko bidaia-agentziek aurkeztu beharreko jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen eredu normalizatuak). Ebazpena 2013ko uztailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Horrenbestez, zuzendu beharreko akatsak zuzentzen dira.

Eredu normalizatuetako jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen xedearen aurretik dauden gakoetan daude akats horiek. Zehatz esanda, (AVB), (AVC), (AVD) eta (AVG) gakoen ordez, (AVA), (AVB), (AVB) eta (AVC) gakoak azaldu behar dira, hurrenez hurren.

2013/3114 (7/4) orrialdean, «AITORPENAREN GAIA» atalean, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«(AVB) Jarduera hastea. Noiztik:......................................................................».

Baina honela esan behar du:

«(AVA) Jarduera hastea. Noiztik:......................................................................».

Honela dio:

«(AVC) Titulartasuna aldatu (titular berria "Titularra" atalean jarritakoa da)».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Titulartasuna aldatu (titular berria "Titularra" atalean jarritakoa da)».

Honela dio:

«(AVC) Taldea aldatu (talde berria "sailkapen" atalean adierazitakoa da)».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Taldea aldatu (talde berria "sailkapen" atalean adierazitakoa da)».

Honela dio:

«(AVC) Erantzukizun Zibileko asegurua aldatu (datu berriak inprimaki honetan adierazitakoak dira)».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Erantzukizun Zibileko asegurua aldatu (datu berriak inprimaki honetan adierazitakoak dira)».

Honela dio:

«(AVC) Fidantza aldatu (datu berriak inprimaki honetan adierazitakoak dira)».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Fidantza aldatu (datu berriak inprimaki honetan adierazitakoak dira)».

2013/3114 (7/7) orrialdean, «Izenpetzen duenak honako hau JAKINARAZTEN DU:» atalean, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«(AVD) Izenaren aldaketa. Aurrerantzean honako izena izango du:....................................».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Izenaren aldaketa. Aurrerantzean honako izena izango du:....................................».

Honela dio:

«(AVD) Beste aldaketa batzuk:......................................................................».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Beste aldaketa batzuk:......................................................................».

Honela dio:

«(AVG) Jarduera etetea, behin behinekoa (9 hilabetekoa gehienez): ».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Jarduera etetea, behin behinekoa (9 hilabetekoa gehienez): ».

Honela dio:

«(AVG) Jarduera etetea; behin betiko itxi; noiztik:........................».

Baina honela esan behar du:

«(AVB) Jarduera etetea; behin betiko itxi; noiztik:........................».


Azterketa dokumentala