Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3106

IRAGARKIA, honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta. 2012.

– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2012ko 4. hiruhilekoa.

– Hezkuntzaren kontua. 2011.

– Eraikuntzaren koiunturako indizea (EEKI) 2013ko 1. hiruhilekoa.

– Eraikuntzaren kostuen indizea (EKI) 2013ko apirila.

– Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2013ko apirila.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2013ko 1. hiruhilekoa.

– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2012ko 4. hiruhilekoa.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2013ko apirila.

– Aurrekontuak gauzatzeari buruzko estatistika 2013ko 1. hiruhilekoa.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2013ko apirila.

– Arrantza-flotaren direktorioa 2012.

– Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. 2013.

– Hiruhileroko kontu ekonomikoak (HKE), 2013ko 1. hiruhilekoa.

– Egiturazko adierazleak Europa 2020. 2012. urtea.

– Hiruhileroko kontu ekonomikoen aurrerapena (HKK) 2013ko 1. hiruhilekoa.

– Industria-produkzioaren indizea (IPI) 2013ko martxoa.

– Txikizkako merkataritzaren indizea (TMI) 2013ko martxoa.

– Ospitalez kanpoko estatistika publikoa 2010.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 29a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala